Forme logo
Forme logo

Lurralde jasangarria eta garraioa

Pertsonen eta salgaien mugikortasuna hobetzea, lurraldearen zainketaz arduratzea, bertako baliabideen erabilera jasangarria bermatzea eta lurraldearen potentziala eta erakargarritasuna optimizatzea dugu helburu, eta guztia partekaturiko estrategien bidez.

Askotarikoak dira gure erronkak: azpiegitura eta garraio zerbitzuen heterogeneotasuna mugaren bi aldeetan; salgaien garraiorako errepideen erabilera masiboa; abiadura handiko trenbide-loturaren atzerapenak eragindako aukera-kostu handiak; itsasertza eta ingurune naturala lankidetza indartzeko elementu gisa kokatzea; baliabide naturalekin lotuta areagotuz doazen ekintzek eskaintzen dituzten aukerak; ongi zaindutako ondare naturala, etab.

Elementu horiei guztiei erantzuteko, Euroeskualdeak, bere sorreratik hona, bertako pertsona eta ondasunen mugikortasunaren hobekuntzen dihardu, gisa honetako mekanismo eta ekintzen bidez:

  • Bidaiarien garraioari buruzko informazioa hobetzeko Trasnfermuga ataria jarri da abian; hiritarrentzako eta bidaiarientzako informazioa eskaintzen duen webgune eleanitza, mugaz gaindiko ibilbideen plangintzatzailea duena. Euroeskualdeak, halaber, beste hainbat ekintza sustatu eta bideratu ditu eremu honetan: SNCF geltokietako bidaiarientzako informazio-panelen instalazioa, garraioaren esparruko autoritateen datuen hedapena indartzea, etab.
  • Mugaz gaindiko garraioaren eskaintzarako proiektuak sustatu eta bideratzen ditugu, garraio-txartel konbinatuak txertatu, espazio multimodalak sortu, etab.
  • Mugaz gaindiko mugikortasunari buruzko ikerketa eta diagnostikoak egiten ditugu, baita mugaz gaindiko garraioari buruzko etorkizuneko eskaintzen hainbat alderdiri buruzkoak ere.

Mugikortasun jasangarria sustatuko duen gunea sortzea xede izanik, Euroeskualdeak bideratzaile lanak egiten ditu; instituzioei mugikortasun proiektuak aurrera eramaten lagunduz eta hiritarrei euren eguneroko mugaz gaindiko desplazamenduak antolatzen lagunduz. Hori guztia, epe laburreko proposamen operatiboen bidez gauzatzen dugu, baina proposamen horiek epe ertain eta luzerako plangintzarekin ere batzen ditugu, lurraldeko azpiegitura berriak zabaltzeko dinamikekin uztartuz.

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?