Forme logo

“Euroeskualdeko animazioa” saria

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Liburu Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak euroeskualdeko ikus-entzunezkoen inguruko lantalde bat osatzen dute, elkarren ezagutza eta kultur zabalkundea hobetzeko asmoz. Kide diren lurraldeen eta lurraldeko kultur agentzien nahia da ikus-entzunezkoen alorrean dituzten eskumenak partekatzea, euroeskualdean ikus-entzunezko koprodukzioak bultzatzeko eta, aldi berean, eragile ezberdinei aukera berriak proposatzeko.

Beren lanetan, besteak beste, hauek antolatzen dituzte:

  • Mahai inguruak edo hitzaldiak lurraldeko festibaletan
  • Topaketa profesionalak
  • Koprodukzio gidaren argitalpena (2021eko bertsioa hemen eskuragarri da)
  • Ikus-entzunezko saria

 

 

Euroeskualdeko ikusentzunezko saria

2021ean hasita, “Euroeskualdeko ikus-entzunezkoak” sariak Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezko sektorea sustatu nahi du, industria, talentua, lekuak, hizkuntza, historia eta lurraldeko gainerako aberastasunak nabarmenduz. Hiru lurraldeetako eragileei laguntza emateko urrats honek 6.000 euroko aurrekontua du.

Aitzineko urteetan, hauek izan dira sarituak:

2023KO “EUROESKUALDEKO ANIMAZIO” SARIA

2024ko saria “Euroeskualdeko animazioari” buruzkoa izango da, eta Cartoon Moovie programaren barruan egingo da, Iruñean, 2024ko martxoaren 5tik 7ra. Euroeskualdeko hiru lurraldeetako (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) enpresa ekoizleak dira hautagai, eta minisailak, serieak, film laburrak edo animaziozko film luzeak aurkeztu ahal izango dituzte.

Noiz?

Hautagaitzak: 2023ko abenduaren 1tik 2024 urtarrilaren 12ra
Aukerapena: 2024ko urtarrila
Pitch saioa : 2024ko martxoaren 5an
Aurkezpena: Idekia 2024/01/12a arte

Zenbat & non?

Irabazlearen saria :
6 000€
Harrera festibala:
Cartoon Moovie

Norentzat?

Partaideak:ekoizpen etxeak
Mota:  animazioa
Proiektuak:  minisailak, serieak, film laburrak, film luzeak

 

 

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?