Forme logo

“EUROEUSKALDEKO BIO-OSASUN” Saria

Bere 2021-2027 plan estrategikoan, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, tokiko eta mugaz gaindiko ikuspegi batetik, Euroeskualdearen garapen lehiakor eta erresilientea laguntzea du helburu gisa, iraultza digitalaren testuinguruan eta espezializazio adimentsuko estrategien bitartez.

Ildo horretan, Euroeskualdeak 2016tik bultzatzen ditu Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Bio-osasunaren Topaketak. Helburua da mugaz gaindiko proiektuak sustatzea, bereziki Euroeskualdeko hiru lurraldeetako osasun-sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako industrialarien eta ikertzaileen arteko lankidetza. Ekimen horiek baloratzeko asmoz eta industria honetako enpresen arteko mugaz haraindiko lankidetza sustatzeko, Euroeskualdeak 2024ko “BIO-OSASUN”  saria emango du.

Euroeuskaldeko BIO OSASUN SARIA

2023an hasita, “Euroeskualdeko BIO-OSASUNA” sariaren helburua Akitania-Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdean osasun-sektoreko enpresen garapena sustatzea da. Proiektuak, batez ere, berrikuntza-mailaren, hazkunde-ahalmenaren eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin duen loturaren arabera ebaluatuko dira.  Hiru lurraldeetako eragileei laguntzeko ekimen honek 6.000 euroko aurrekontua du. 

Aitzineko urteetan, hauek izan dira sarituak:

  • 2023 : BREAD FREE Biofarman eta HEMOTIC Osasun Teknologian

2024KO EUROEUSKALDEKO BIO OSASUN SARIA

2024. edizioko saria bi kategoriatan banatuko da: Biofarma eta Osasun Teknologiak, eta Bio-Osasun Berria-Akitania Euskadi Nafarroa 9. Topaketak (9RNAEN) direla eta emango da 2024ko azaroaren 20an.

Noiz?

Hautagaitzak: 2024ko irailaren 16tik urriaren 25era (12: 00etan)
Aukerapena: 2024ko azaroaren 8a
Pitch saioa: 2024ko azaroaren 20a
Aurkezpena: Hautagai-zerrenda zabalik dago

Zenbat & non?

Irabazlearen saria :
6.000 € guztira edo 3.000 € kategoria bakoitzeko
Kokapena:
9. Bio-Salud Berria-Akitania – Euskadi – Nafarroa topaketak – Bordelen

Norentzat?

Bazkideak: egoitza soziala Akitani- Berrian, Euskadin edo Nafarroan duten ETEak
Sektoreak:  Biofarma (farmazeutika, bioteknologia, dermatologia, kosmetika…) eta Osasun teknologiak (gailu medikoak, e-health, in vitro diagnostikoa…)
Eragindako eskatzaileak: Euroeskualdeko ETE berritzaile eta itxaropentsuenak

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?