Euroeskualdeko proiektuen deialdiek Akitania Berria Eskualdean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan dauden bazkideen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko finantzazio-laguntza ematen dute.
Euroeskualdeak Akitania Berria Euskadi Nafarroak, Euroeskualdeko Berrikuntza mugaz gaindiko proiektuen deialdiaren bidez, hiru lurraldeetan komunak diren espezializazio adimenduneko sektore estrategiko eta emergenteetan proiektuak eta eragileak babesten ditu. Euroeskualdeko ekonomia lehiakorra eta digitala garatzen laguntzea da helburua, hiru lurraldeetako osagarritasunen eta sinergien aprobetxamenduan oinarritutako kolekzio-proiektuak abian jarriz.
Proiektuen deialdiaren helburua hiru lurraldeak batzen dituzten ekimenak babestea da, haien sorreratik amaitzen diren arte, eta LLETeko kide diren lurralde bakoitzeko erakunde bazkide bat izan beharko dute gutxienez.Proiektuen deialdi honen zuzkidura 400.000 eurokoa da guztira.
Lehentasunak
- Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
- Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
- Nekazaritza elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Habitat jasangarria, basoa eta zura
- Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria
2024ko dokumentuak deskargatu | Eskatu |
Noiz?
Hautagaitza
2024ko irailaren 09etik urriaren 17era
Hautaketa
Abendoa
Proiektuaren iraupena
Proiektuaren iraupena ez da 18 hilabete baino luzeagoa izango, hautaketa jakinarazten den datatik aurrera.
Nori zuzentzen zaio?
Elkarteei, erakundeei, instituzio pribatuei…
Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.
Zenbat?
Euroeskualdeak eskainiko duen dirulaguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da.
Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.