Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du, “euroeskualdeko balio-kateak” sortzeko 2014-2020 lurralde estrategian identifikatutako hiru gako sektoreetan:
- Sektore aeronautikoa eta garraioa
- Osasuna Bio-osasuna
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
- Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria
Prozedura honek « Unibertsitatetik enpresarainoko » filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak biltzea bilatzen du, euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.
Proiektu-deialdi honek 350 000 euroko aurrekontua dauka.
Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean: www.naen.eu.
Proiektuak aurkezteko epea 2019ko urriaren 25ean bukatuko da, 12h00tan.