Forme logo

TRANSFERMUGA-RREKIN

Bideak, errepidea, trenbidea, airea, ura… TRANFERMUGA gidari izango duzu Euroeskualdeko joan-etorrietan, hautatzen duzun bidea hautatuta ere. Iruñetik Donibane Garazira itsasontziz joatea… konplexua izan daiteke… Orrialde honetan hainbat ibilbide topatuko dituzu, bidean galtzeko edo zuzenean iristeko: zeuk erabaki!

Transfermuga

POCTEFA 2014-2020 programako 3. proiektu deialdian hautatua izan ondoren, 2020-2022an abiatu da TRANSFERMUGA-RREKIN proiektua, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak proiektuburu gisa gidatuta, Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatua, Euskal Trenbide Sarea (ETS-RFV) eta SNCF bazkideekin batera.

Proiektuaren ekintza nagusiak honakoak dira:

  • Transfermuga web gunearen zerbitzuak suspertu eta beronen ibilbide-kalkulagailuaren mugikortasun datuak aberastea
  • Mugaz gaindiko garraio multimodalaren eskaintza-azterketa eta burdinbidearen loturari buruzko gobernantza-estudioa egitea
  • Elgarrekin intermodalitatearen azpiegitura gauzatzea Hendaiako geltokian, Euskal Herri-Aturri Mugikortasun Sindikatuaren eskutik
  • Topoaren mugaz gaindiko linearen seinaleztapen eta segurtasunean hobekuntzak ezartzea, Euskal Trenbide Sarearen eskutik
  • Hendaiako SNCF eta Euskotren geltokietako eraikinen arteko lotura azpiegiturak gauzatzea, SNCF Gares & Connexions-en eskutik

 

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua

interreg-POCTEFA-TRANSFERMUGA-RREKIN-RGB (1)

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65 kofinantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFA programaren helburua integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz-gaindiko eremuan. Bere laguntza ekonomia-jardueren inguruan kokatzen da, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute estrategia partekatuen bitartez.  

Proiektuari buruzko xehetasunak

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?