LLET Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du Transfermuga Informazio Sistemaren berrikuntzarako zerbitzuak kontratatzeko baldintza-agiria, TRANSFERMUGA-RREKIN europar proiektuaren esparruan, INTERREG V-A Espainia Frantzia Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren hirugarren proiektu-deialdiaren markoan.
Lizitazioaren helburua proiektuaren inplementazioan zehar zerbitzu informatikoen asistentzia izatea da, bai bidaiariei zuzenduriko informazio-ataria berrizteko, baita ibilbide-kalkulagailuaren eremuan berrikuntzak ezartzeko ere.
Lizitazioaren aurrekontua 441.666 eurokoa da, zergarik gabe.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 5a da, eguerdiko 12:00etan.
Baldintza-orri honetarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: klik hemen
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65 kofinantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFA programaren helburua integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz-gaindiko eremuan. Bere laguntza ekonomia-jardueren inguruan kokatzen da, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute estrategia partekatuen bitartez.