Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak lurralde barruko proiektuak garatu eta bultzatzen ditu hainbat eremutan: ekonomia, enplegua, hezkuntza, mugikortasuna, ingurumena, etab.
Euroeskualdearen estrategian, ekintza ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenari loturikoak garatzea hiritarrekin eta hiritarrentzat jardutea da: hau da, ezinbestekoa da hiritarrak eragile edo onuradun gisa inplikatzea parte hartzen duten proiektuetan.
Teknologia berriak, elkarrekintza, parte-hartzea, komunikazioa… Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak honako zeharkako esparru hauetan jarduten du, lurraldeko kohesioa lau ardatzetan landuz:
- Euroeskualdeko hiritartasuna
- Ezagutza, berrikuntza eta lehiakortasunerako ekonomia
- Lurralde jasangarria eta garraioa
- Gobernantza irekia.
Partekatu, berritu, zaindu…. da elkarrekin erabili nahi dugun lema, euroeskualde osoan.