Nouvelle identité NAEN

Identitate berria

16.10.2019 Euroeskualdea

Identitate berria

Identitate bisual berriaren logotipoak zubiak eta loturak eraikitzeko nahia agertzen du, sare dinamikoa sortuz, dimentsio berriak bilatuz, ezagutzaren eta aitortzaren bideak luzatzeko.

Arkuek proiektu guztiak uztartzeko xedea erakusten dute. Herritarrak elkarrengana hurbiltzeko, erdigunea non nahi izanik, Hendaian, Iruñean, Donostian, Bordelen, Gasteizen zein Bidarten… eremuaren mugak ekimen eta aurrerapenez zedarriztatuz. Puntuak mugikortasuna erakusten du, dena mugitzen baita: gaitasunen, zalantzen eta praktika onen partekatzeko elkargunea. Lurraldeko puntu horiek dute Euroeskualdea osatzen.

Webgune berria, erronka berriak

Lurraldeko eragile sozio-ekonomikoekin Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen erronka berriei aurre egiteko lankidetza berriak sortuz, webgune berria argitaratuko dugu urte bukaera aitzin.

Gure asmoa: informaziotik elkarrekintzara pasatzea. Webgunea tresna praktikoa izanen da, bai herritarrentzat jadanik indarrean diren dispositiboez baliatzeko, bai proiektu bultzatzaile eta lankideentzat Euroeskualdearen laguntza aurkitzeko, (proiektu ingeniaritza, gaitasunen bilatzea, diruztatzea…).

Ataria albait jenderi zabalik izanen da, proiektu estrategikoarekin zer ikustekorik duten proiektuak eraikitzeko datuak aurki ditzaten. Honakoak dira plan estrategikoaren helburuak:

  • Euroeskualdeko herritartasuna azkartzea
  • Ezagutza eta berrikuntzaren ekonomia garatzea
  • Mugikortasuna ahalbidetzea eta ingurumena zaintzea

Partekatzea, Berritzea, Zaintzea, hauek dira Euroeskualdearen ekintzetan elkarrizketa borondatea adierazten duten hiru aditzak. Eskualdeen eta biztanleen arteko elkarrizketa, nork bere hizkuntzan, elkar entzunez eta elkar ulertuz.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?