Forme logo

2021-2027 Plan Estrategikoa

Hamargarren urteurrenean, Euroeskualdeak ziklo berri bati ekin dio, azken sei urteetako lorpenei esker. 2011n sortu zenetik, eta ibilbide-orri berria argitaratzeko unean, Euroeskualdeak 136 proiektu finantzatu ditu 3,9 milioi euroren truke, 7 europar proiektu kudeatu ditu enpleguaren, prestakuntzaren, garraioaren eta ekonomiaren arloetan, eta 4 sari lortu ditu Europa mailan.

Aurrekoaren argitan, Euroeskualdeak 2021-2027 Plan Estrategikoa argitaratu du, bost ardatz estrategikoren eta 68 jardueraren inguruan egituratuta. Dauden osagarritasunei eta indarrei esker, Planak sinergiak sortu nahi ditu, honako eremu hauetan emaitza hobeak lortzen laguntzeko:

1. ARDATZA : EUROESKUALDEKO HIRITARTASUNA

Helburua Euroeskualdeko hiritartasunaren kontzeptua Euroeskualdeko ezinbesteko elementu gisa bultzatzea da, bertako kide izatearen sentimendua indartuz, hizkuntzen ikaskuntza sustatuzherritarren bizikalitatea hobetuz eta Euroeskualdeko kulturaren adierazpena eta hedapena sendotuz. Besteak beste, helburu hauek lortzeko lan egingo da:

  • Eleaniztasuna sustatzea
  • Euroeskualdeko kulturaren sustapena, sorkuntza eta hedapena bultzatzea
  • Gazteen interakzioa eta inplikazioa sustatzea
  • Euroeskualdeko kirol-jarduera sustatzea
  • Gaur egungo erronka sozial eta demografikoei heltzea

2. ARDATZA : GARAPEN ADIMENDUNA, LEHIAKORRA, INKLUSIBOA ETA JASAGARRIA

Helburua tokiko eta mugaz gaindiko ikuspegia aintzat hartuta, Euroeskualdearen garapen lehiakorra eta erresilientea bultzatzea da, iraultza digitalaren esparruan, jasangarritasunerako espezializazio adimenduna, ezagutza sortzea eta berrikuntzaherritarren gaikuntza, Euroeskualdeko enpleguarroaren eraginkortasuna eta ekonomia zirkularra indartzearen aldeko apustuaren bidez. Besteak beste, honako ekintza-lehentasun hauek identifikatu dira:Hiru lurraldeetako sektore estrategikoak bultzatzea

  • Euroeskualdeko merkataritza-trukeak sustatzea
  • Digitalizazioaren alde egitea
  • Mugaz gaindiko langileentzako informazio-kanala finkatzea
  • Euroeskualdeko goi-mailako hezkuntza-eredua sustatzea (unibertsitateak eta lanbide-heziketa)
  • Ekonomia zirkularreko eredu baterako bidea erraztea

3. ARDATZA : LURRALDEAREN JASANGARRITASUNA ETA KOHESIOA

Helburua trantsizio ekologikoan, espazio partekatuaren kudeaketan, garraioan eta baliabideen erabilera eremuetan mugaz gaindiko lankidetza sustatzea da, Euroeskualdea lurralde jasangarri, interkonektatu eta kohesionatu gisa eratu dadin. Hauek izango dira gai nagusiak:

  • Klima-aldaketaren aurkako borroka
  • Lurraldearen antolamendua eta naturguneak
  • Mugaz gaindiko mugikortasuna
  • Turismo iraunkorraren aldeko apustua

4. ARDATZA : MUGAZGAINDIKO GOBERNANTZA

Helburua ikuspegi parte-hartzaile batetik, kohesio, eleaniztasun, aniztasun, berdintasun eta garapenjasangarrirako balioak sustatuko dituen mugazgaindiko maila anitzeko gobernantza-eredu bat
garatzea da, mugaz gaindiko herritarren bizi-kalitatea, Euroeskualdeko lehiakortasun ekonomikoa eta lurraldearen jasangarritasuna hobetzeko.

5. ARDATZA : EUROESKUALDEAREN KUDEAKETA AURRERATUA

Helburua datuetan oinarritutako posizionamendu eta  kudeaketatresnak izatea da, Euroeskualdeak erakundea osatzen duten hiru lurraldeentzat duen garrantzia balioetsi eta ezagutarazteko eta  mugaz gaindiko agertokian erabakiak hartzeko kudeaketa eta prozesuak hobetzen laguntzeko. Euroeskualdeak eskualde-scoreboard bat abian jartzeko lan egingo du, lurraldeei buruzko informazio koherentea, kalitatezkoa eta konparagarria izateko eta mugaz gaindiko oztopoak identifikatu eta konpontzeko tresna bat garatzeko. Gainera, komunikazio-fluxua eta haren posizionamendua hobetu nahi dira mugaz gaindi, euroeskualdean eta Europan.

 

 

Proiektuari buruzko xehetasunak

Baliabide dokumentalak

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?