Forme logo

Forma NAEN

Forma NAEN egitasmoaren erronka eta jomuga eskumenak biltzea da, mugaren alde bietan aitortzen direna batzea.

Euroeskualdean eskulan gutxien duten sektoreen mugikortasuna eta lanbideratzea sustatzea du helburu Forma NAEN mugaz gaindiko proiektuak, horretarako, bertako errealitatera egokituriko eskaintza kualifikatu eta zehatza garatuz.

Proiektu honek 4 ekintza gauzatuko ditu zehazki:

  • Administrazio-kudeaketarako mugaz gaindiko modulua. Modulu bat diseinatuko da hiru eskualdeetako legedi eta merkataritza araudietan aditu diren profesionalak formatzeko eta eskualde horietako lan eta merkataritza harremanak sustatu eta bideratzeko.
  • Eskumenen balioespena eta formazioen zertifikazioa. Automobilgintza sektoreko lanbideratzea indartu eta baliokidetasunak ikertu eta aztertuko dira; formazio-esperientzia pilotu bat garatuko da tituluak eta eskumenak balioetsi eta mugikortasuna ziurtatzeko.
  • Hizkuntza teknikoaren ikaskuntza. Hizkuntza ezberdinetako hiztegi teknikoaz jabetzeko ikastaroa diseinatu eta sortuko da, administrazio-kudeaketa eta automobilgintza alorretarako.
  • Partaide diren zentroetako ikasle eta irakasleentzako sentsibilizazio ekintza anitzak. Ikasleei dagokienez, Euroeskualdeko garapen profesionalaren aukerak aztertuko dira. Irakasleei begira, aldiz, zeharkako lerroak landuko dira eta aukera-berdintasuna nahiz garapen jasangarria ikertuko dira, praktika onen jardunaldien bidez.

Hizkuntza teknikoaren ikaskuntza. Hizkuntza ezberdinetako hiztegi teknikoaz jabetzeko ikastaroa diseinatu eta sortuko da, administrazio-kudeaketa eta automobilgintza alorretarako.

Partaide diren zentroetako ikasle eta irakasleentzako sentsibilizazio ekintza anitzak. Ikasleei dagokienez, Euroeskualdeko garapen profesionalaren aukerak aztertuko dira. Irakasleei begira, aldiz, zeharkako lerroak landuko dira eta aukera-berdintasuna nahiz garapen jasangarria ikertuko dira, praktika onen jardunaldien bidez.
Forma NAEN izeneko proiektu hau – « Euroeskualdeko lan merkatuan lanbideratzeko mugaz gaindiko formazioaren garapena » – INTERREG POCTEFA (DG REGIO) deialdiak hautatu eta diruz lagunduriko europar proiektua da, proiektuaren %65 europar funtsek finantzatzen dute eta 746.875,68 euroko aurrekontua du, zergak barne. POCTEFA proiektuak Espainia-Frantzia-Andorra inguruko integrazio ekonomikoa eta gizarteratzea indartzea ditu helburu. Mugaz gaindiko ekonomia, gizartea eta ingurumenari zuzenduriko ekintzak babesten ditu, lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko estrategia komunen bidez.
Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea, Chambre des Métiers et de l’Artisanat des Pyrénées Atlantiques, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila, ZubiGune Fundazioa, CIFP Usurbil LHII, Ikaslan Gipuzkoa, TKNIKA eta Chambre Régionale de Métiers et de l’Artisanat de Nouvelle-Aquitaine erakundeek osaturiko partzuergoak bideratzen du proiektua. Horiez gain, Lycée des métiers Paul Bert, LGT Saint Dominique, Lycée Louis de Foix, Plaiaundi, Don Bosco, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, CIP Donapea, CI Virgen del Camino eta IVAC erakundea ere proiektuko partaide dira.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua.

 

Proiektuari buruzko xehetasunak

Azken berriak

11.03.2020
Forma NAEN

Baliabide dokumentalak

Enplegua
26.02.2020
cp_forma-naen_eus
Enplegua
26.02.2020

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?