2021-2027 INTERREG POCTEFA lankidetzako programazio-aldi berriak berritasun gisa aurkezten du EGEF funtsen lurraldekatze-maila handiagoa, 5. helburu politikoaren (“Herritarrengandik gertuago dagoen Europa bat”) eta eremu funtzionalen bitartez, tokiko lurralde eta ekimen guztien garapen integratu eta iraunkorra bultzatuz. Horrek finantzaketa-aukera berriak eta mugaz gaindiko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak ekarriko ditu.
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak POCTEFAk Mendebaldeko Eremu Funtzionala AFOMEF garatzeko eta bultzatzeko dituen bost eragiketa estrategikoetako bat koordinatzen du.
Pirinioetako mendigunearen eta Bizkaiko golkoaren arteko elkargunearen inguruan kokatua, Mendebaldeko Eremu Funtzionalak Euskadi, Nafarroa eta Akitania-Berria Eskualdearen hegoaldea Baretous Haraneraino biltzen ditu. Benetako bizi-arroa eta mugazgaindiko mugikortasunerako funtsezko gunea da, eta lotura historiko eta kulturalei eusteaz gain, euskara hizkuntza komun gisa eta natura-ondare askotarikoa izateaz gain, erlazio-maila handia du, baita lurralde-erronka komunak ere, modu berritzaile eta integratu batean landu beharrekoak.
Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren potentziala balioan jartzeko, Lurralde Estrategia Integratu bat garatuko da, ikuspegi orokorra eta partekatua duena. Estrategia horren azken helburua Mendebaldeko Eremu Funtzionaleko bizitza-arroan bizi direnen eguneroko arazoei modu eraginkorragoan heltzea da. Estrategiak lan ildoak eta ekintzak proposatuko ditu, eta proiektu egituratzaile bihurtuko dira, lan-eremuko erronka iraunkorrei, mugikortasunari eta komunikazioari mugazgaindiko ikuspegitik aurre egiteko. Horrela, mugazgaindiko eremu funtzionalen bizi-arroak benetako berrikuntza-laborategi bihurtzen dira lurralde-lankidetzaren esparruan.