Aldeaniztuna, sektore aniztuna, eleaniztuna… Euroeskualdearen zeharkako ikuspegiak hainbat motako proiektuen ezarpena ahalbidetzen du, eta kide guztiek parte har dezakete lurraldearen garapenean, dituzten behar, eskumen eta helburuen arabera.
Euroeskualdearen baliabideak
Eskualdeen arteko Europako proiektuen finantzaketa eta kudeaketa: garraioa, enplegua, hezkuntza…
Proiektu deialdiak
Urtero proiektuetarako deialdi bat egiten da – bi alditan banatuta, dirulaguntzen esleipenak bideratzeko. Euroeskualdeko taldeak bere konpetentzien araberako gaien sailkapena egiten du deialdia antolatzeko: kultura, eleaniztasuna, gazteria, hiritartasuna, ezagutzaren ekonomia, berrikuntza, ikerketa…
Lankidetza estrategikoak
Euroeskualdearen lehentasunei erantzuten dieten baliabide operatiboak: ikasleen mugikortasuna, bikaintasunezko euroeskualdeko campusa, interclustering, euskara eta kulturaren sustapena, lanbide heziketa…