Forme logo
Forme logo

«Euroeskualdeko hiritartasuna» Proiektu-deialdia

Euroeskualdeko proiektuen deialdiek Akitania Berria Eskualdean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan dauden bazkideen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko finantzazio-laguntza ematen dute.

Eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzen ikaskuntza sustatzea, kultura zabaltzea eta Euroeskualdeko gazteen inplikazioa dira ekitaldi honetan ere Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLETek, proiektuen deialdi honen bidez landu nahi dituen erronkak. Deialdi hau Europako lehentasunekin bat datozen zeharkako elementu batzuetan oinarritzen da: berdintasuna, garapen jasangarria eta digitalizazioa.  “Elkarezagutza sustatu, lankidetza garatzeko” esaldian oinarrituta dago.

Proiektuen deialdiaren helburua hiru lurraldeak batzen dituzten ekimenak babestea da, haien sorreratik amaitzen diren arte, eta LLETeko kide diren lurralde bakoitzeko erakunde bazkide bat izan beharko dute gutxienez.Proiektuen deialdi honen zuzkidura 500.000 eurokoa da guztira.

Lehentasunak

Deialdi honetako gaiak Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoan zehazten den lehen lan-ardatzari dagozkio, “Euroeskualdeko herritartasuna”, eta honakoak dira:

  • Kultura
  • Eleaniztasuna
  • Hezkuntza
  • Gazteria
  • Kirola
  • Gizarte-erronka garaikideak

2024ko dokumentuak deskargatu Galdera bat? Gure gida deskargatu
Zure proiektua aurkeztu



 

Noiz?

Hautagaitza
2024ko martxoaren 7tik apirilaren 30ra

Hautaketa
2024ko uztaila

Proiektuaren iraupena
Proiektuaren iraupena ez da 12 hilabete baino luzeagoa izango, hautaketa jakinarazten den datatik aurrera.

Nori zuzentzen zaio?

Elkarteei, erakundeei, instituzio pribatuei, autonomoak…

Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

Zenbat?

Euroeskualdeak eskainiko duen dirulaguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da.

Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

+ informazioa, modalitateak & aldi bakoitzeko datak: marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu

Partekatu

Proiektuari buruzko xehetasunak

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?