COMPET’plus proiektuak jarraipena ematen dio POCTEFA Competitiv’eko proiektuari eta Europa ekonomia adimenduna, jasangarria eta integratzailea izan dadin laguntzeko asmoz sortu da. Hiru lehentasun horiek elkar indartzen dute, eta EBk eta Estatu kideek enplegu, produktibitate eta gizarte-kohesio maila handiak lor ditzaten lagundu behar lukete.
Testuinguru horretan, COMPET’plus « mugaz gaindiko eremuan jarduerak birkokatzeko, balio-kate indartuak sortzeko eta ETEen eta enpresa traktoreen arteko lankidetza sustatzeko Enpresen lehiakortasun & Berrikuntza-plataformak » proiektuak – INTERREG POCTEFA (DG REGIO) funtsek hautatu eta %65 finantzatu duten Europako proiektua, zergak barne 862 895 €-ko aurrekontua duena – ETEen ekintzailetza lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzea du helburu, proiektuan parte hartzen duten hiru lurraldeen arteko mugaz gaindiko fluxu ekonomikoak neurtuz eta puntako ETEak, start-upak eta balio erantsi handiko teknologia zentroak identifikatuz, lau RIS3 eremu bateratu hauetan:
- Energia
- Mugikortasuna
- Nekazaritzako elikagaiak
- Sormen-industriak
HELBURUAK:
COMPET’plus programaren helburua enpresa traktore eta liderren eta enpresa hornitzaileen (ETEen eta tokiko enpresen) arteko lankidetza-lana sustatuko duten bi berrikuntza plataforma sortzea da, eskaintza teknologiko bateratu bat gauzatuko duena. Horrek merkatura daitezkeen produktuak garatzeko ikerketa-akordioak ekarriko ditu.
Helburu orokorraz gain, COMPET’plusek helburu zehatzagoak ere baditu:
- RIS3etako sektore bateratuen mugaz gaindiko fluxuak aztertzea
- Mugaz gaindiko balio-kateak diseinatzea
- Berrikuntza kate-maila defizitarioak identifikatzea eta jarduera estrategikoak osatzeko eragile ekonomikoekin lan egitea
- Berrikuntza eta negozio aukerak identifikatzea
- Identifikatutako jarduera estrategikoetan beharrezkoak diren enplegu-profilak zehaztea
Proiektuak diziplina anitzeko talde bat biltzen du, eta, bertan, analisi, enpresagintza, merkataritza eta berrikuntzarako gaitasunak uztartzen dira, bost bazkideren parte-hartzearen bidez: Baiona Pays Basqueko Merkataritza Ganbera (taldeburua), Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua, SODENA Nafarroako Garapen Ekonomikorako Sozietatea eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea.