Forme logo
Forme logo

«Euroeskualdeko berrikuntza» Proiektu-deialdia

Proiektuen deialdiak Akitania Berria Eskualdeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko bazkideen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du.

«Euroeskualdeko berrikuntza» proiektu deialdiak metodo, produktu nahiz zerbitzu berritzaileen garapenerako proiektuak bizkortu eta zabaltzea du helburu, unibertsitate nahiz enpresetan erreferente diren operatzaileak Euroeskualdeko lankidetza estrategikoetan bilduz.

Lehentasunak

  • Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
  • Nekazaritza elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Habitat jasangarria, basoa eta zura
  • Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria

2023ko dokumentuak deskargatu Eskatu

 

 

Noiz?

Hautagaitza
2023ko irailaren 25etik urriaren 30era

Hautaketa
Abendoa

Proiektuaren iraupena
Proiektuaren iraupena ez da 18 hilabete baino luzeagoa izango, hautaketa jakinarazten den datatik aurrera.

Nori zuzentzen zaio?

Elkarteei, erakundeei, instituzio pribatuei…

Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

Zenbat?

Euroeskualdeak eskainiko duen dirulaguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da.

Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

+ informazioa, modalitateak & aldi bakoitzeko datak: leyre.azcona@euroregion-naen.eu

Partekatu

Proiektuari buruzko xehetasunak

Ressources documentaires

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?