Transfermuga mugaz gaindiko mugikortasun proiektuak bere hirugarren faseari ekin dio: TRANSFERMUGA-RREKIN

10.02.2020 Proiektuak

Urrats berri honen xedea mugaren inguruko espazioan bidaiarien mugikortasun jasangarria erraztea eta garraio multimodalen espazioak hobetzea da, ia 1,2 milioi biztanle biltzen dituen mugaz gaindiko esparru batean. 

POCTEFA 2014-2020 programako 3. proiektu deialdian hautatua izan ondoren, 2020-2022an emango ditu bere lehenengo pausoak TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuak, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa (NAEN) Euroeskualdearen, Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vascaren (ETS-RFV) eta SNCFren babesarekin.

TRANSFERMUGA-RREKIN proiektua TRANSFERMUGA (2012-2013) eta TRANSFERMUGA 2 (20152018) ekimenen jarraipen bat da, Euroeskualdeak gauzatu zituenak; horiei esker, mugaz gaindiko mugikortasunari buruzko diagnostiko bat egiteko, mugaz gaindiko garraioaren garapenari buruzko ikerketa ugariburutzeko eta mugaz gaindiko ibilbideen kalkulagailua eta beste zenbait tresna baliatuz bidaiariari ematen zaion informazioa hobetzeko aukera izan zen.

Hirugarren fase horretarako, ELGARREKIN izeneko ekimenaren barruan txertatu da TRANSFERMUGA, Hendaian Lotura Multimodalen Polo bat sortzeko. Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak ELGARREKIN proiektua bideratzen du, Eusko jaularitzaren, Akitania Berria Eskualdearen, PirinioAtlantikoetako Departamenduaren, Euskotrenen, SNCFen eta ETS-RFVen laguntzarekin. Ekimen horrek trenbide-garraioak eta kotxeen alternatibak bermatu nahi ditu. Halaber, SNCF eta Euskotren geltokien eskuragarritasuna eta haien konexioa beste mugikortasun zerbitzuekin (TER, Topo, Txik Txak autobusak eta txirrindulak) hobetu nahi ditu.

Fase berri hau hiru helbururen inguruan ardaztu da: Transfermuga.eu ataria guztiz berritzea, etorkizuneko mugaz gaindiko loturak aztertzeko ikerketak egikaritzea eta Hendaiako geltokiaren intermodalitatea hobetzea, horretarako 3 757 203,94 euroko aurrekontua izanik.

Proiektuaren ekintza nagusiak honako hauek dira:

TRANSFERMUGAK ATARI ETA IBILBIDE KALKULAGAILU BERRITUAK DAUZKA

2015ean sortua, transfermuga.eu informazio-atariak, mugaz gaindiko bidaien esparruan, bidaiarien erabilerak hobeki ulertzea eta haien itxaropen berriak ezagutzea ahalbidetu zuen. Abiarazi zenetik, plataforma honek ia 469.000 erabiltzaile erregistratu ditu eta 940.000 “orrialde ikusi” zenbatu ditu; kopuru horiek argi islatzen dute mugaz gaindiko garraioak lurraldeko erabiltzaileentzat daukan interesa. 2021. urtearen lehenengo sei hilabeteetan, tresna hori erabat berrituko da eta egitura intuitiboagoa emango zaio, aisiarekin eta kulturarekin lotutako informazioa eta lurraldearen mapa interaktibo bat txertatuko zaizkiolarik. Era berean, ibilbideen kalkulagailuak bere irismen geografikoa handituko du, izan ere, Euroeskualdearen eremuko garraio-erakundeen datuak gehituz joango da pixkanaka, proiektuaren euskarria den open datafilosofiaren barruan betiere. Bi ekintzek 660 342 euroko aurrekontua daukate.

ETORKIZUNEKO MUGAZ GAINDIKO LOTUREI BURUZKO IKERKETAK

Burututako ikerketa legal eta teknikoetan oinarrituta, Euroeskualdeak bi ikerketa berri jarriko ditu martxan; alde batetik, mugaz gaindiko eskaintza multimodala aztertzeko eta, bestetik, tren-zerbitzu mota horren antolakuntza- eta gobernantza-aukerak aztertzeko. Helburua, Baiona-Donostia ardatzean epe ertainean azpiegitura egingarrietan hobekuntzak izateko bidea prestatzen joatea da. Bi ikerketetarako aurrekontua 500 171,60 eurotakoa da.

HENDAIAKO LOTURA MULTIMODALEN ZENTROA

Proiektuari esker, Hendaiako geltokiaren parean dagoen zelaigunea egokituko da (1 268 415, 81 euro). Era berean, Topoko linearen Irun-Hendaia zatian trenbideko seinaleztapen berri bat ezarriko da. Jarduketa hau Hendaiako Euskotren geltokiaren berrikuntza osoaren esparruan burutuko da, ETS-RFVren ardurapean dagoena, eta zeinak 198 m2-ko eraikin berri bat izango duen, trenbide-pasabidea kendu eta ibilbidearen azkeneko metroetan bitan banatutako trenbidea ezartzeaz gain, etorkizunean maiztasunak handitzeko aukera izan dezan. Azkenik, SNCF tren geltokiaren eta aipatutako Euskotren geltoki berriaren arteko lotura hobetuko da (249 220,15 euro). Hiru ekintzetarako, 2 333 365, 8 euroko aurrekontua izango da.

Finantzaketa

TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez finantzatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Interreg Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020).

POCTEFAren xedea mugaz haraindiko Espainia-Frantzia-Andorra esparruko integrazio ekonomikoa eta soziala sustatzea da. Lurraldearen garapen jasangarria sustatzen duten baterako estrategien bidez, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenaren alorreko jarduerak garatzera bideratuta dago laguntza hori.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?