Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak urtero egutegi bat argitaratzen du hiru lurraldeetako jaiegunekin, mugaz gaindiko jarduera bat egiten duten eragile ekonomiko, politiko eta sozialen arteko koordinazioa errazteko. Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako lurraldeetako kultura- eta paisaia-ondarearen aberastasuna balioesteko eta parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, 2025ko egutegia herritarrek eurek ateratako «Mugaz gaindiko uneak» lehiaketaren bidez hautatutako argazkiekin ilustratuko da.
‘Mugaz gaindiko uneak’
2023an hasi Euroeskualdeko argazki-lehiaketak Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, inguruneko ondare-aberastasuna artistikoki irudikatzeko helburuarekin. Parte hartu nahi dutenek mekanika honi jarraitu beharko diote:
- Akitania Berrian, Euskadin edo Nafarroan egindako argazki bat hartu eta aukeratu.
- Erakundearen webgunean horretarako dagoen formularioa betez bidali (ikusi behean izena emateko baldintzak).
- Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak betetzea eta Euroeskualdeari baimena ematea argazkia sare sozialetan eta egutegiaren online eta inprimatutako bertsioan erabiltzeko.
Noiz?
Epea: 2024ko azaroaren 4etik abenduaren 1ra.
Argazkien hautaketa: 2024ko abenduaren 2an.
RRSS lehiaketa: 2024ko abenduaren 3tik 17ra.
Parte hartu:
Saria
Sari irabazlea:
Euroeskualdeko produktu gastronomikoen saskia.
Finalistak:
Euroeskualdeko egutegiaren 5 argitalpen inprimatuak.
Norentzat?
Herritarrak, oro har