Forme logo

Euroeskualdeko unibertsitateen 1. Forora

Parte-hartzaileen harrera

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak Euroeskualdeko unibertsitateen 1. Forora gonbidatzen zaitu. Foro horrek azken urtean garatu dugun euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzarako estrategia ofizialki aurkezteko balio izango du.

Estrategiaren helburua Euroeskualdeko unibertsitate-sistemako eragileen artean dauden osagarritasunei etekina ateratzeko jarraitu beharreko bidea zehaztea da, era berean, Euroeskualdea unibertsitate-lankidetzarako aukera-gune gisa ikusaraziz.

Ikertzailea zara eta mugaz gaindiko lankidetza interesatzen zaizu? Proiekturik baduzu buruan bazkideak behar dituzunerako? Ikerketako finantzaketa-deialdiak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Eman izena eta martxoaren 2an ikusiko dugu elkar Donostian.

Aldi berean, unibertsitateetako mugikortasun-kudeatzaileek sinergiak aurkitu ahal izango dituzte unibertsitateen artean, ikasleen mugikortasunerako eta praktiketarako.

Jardunaldiak hainbat mailatako lan-programa bat izango du:

14:00:
Parte-hartzaileen harrera
14:30:
Jardunaldiaren irekiera:
• Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
• Juan Cruz Cigudosa, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria
• Gérard Blanchard, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Goi Hezkuntzako eta Ikerketako lehendakariorde arduraduna
15:00:
Euroeskualdearen unibertsitate-lankidetzarako estrategiaren aurkezpena
15:30:
Unibertsitateen pitch-ak
16:30:
Kafea
17:00:
Hiru saio paralelo
-Unibertsitateetako errektoreen arteko bilera
-Ikerketako unibertsitateko langileen topaketak
-Ikasleen mugikortasun eta praktiketako erreferenteen bilera
18:00:
Ondorioak eta itxiera
18:30:
Koktela

Izena emateko formularioa

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?