Identitate partekatua gure antzekotasunen eta ezberdintasunen ezagutza da, elkarrengana gerturatzen gaituena. Euroeskualdeko hiritartasuna eraikitzea ezinbesteko gakoa da gure estrategian.
Esparru honetan, euroeskualdeak lau ekintza-lerro hauetan jarduten du:
Eleaniztasuna
Hizkuntza da euroeskualdeko hiritartasuna eraiki eta kohesionatzeko oztopo nagusienetako bat. Euroeskualdeak hizkuntza guztien ezagutza sustatzen du, lau (euskara, gaztelania, frantsesa eta okzitaniera) elkarrekin bizi diren lurraldean. Tokiko hizkuntzen ezagutza eta erabileraren zeharkako erronkari aurre egiteko, hainbat tresna ditugu.
Eleaniztasunaren markoan, POCTEFAk finantzaturiko programa bat garatu du Euroeskualdeak, Euskararen Erakunde Publikoarekin batera, frantsesa eta euskara menderatzen dituzten lehen hezkuntzako irakasle elebidunen formaziorako (Eskola Futura).
Kultura
Euroeskualdeak proiektuak, lankidetza estrategikoak eta dinamizaziorako baliabide zabalak garatzen ditu, bere kultura-ekintzaren barruan. Bere lurraldeetan diharduten eragileen espektatibei erantzutea du helburu. 2014-2020 Plan Estrategikoaren eguneraketak, kultura eta mugikortasunaren garapenak euroeskualdean duen lehentasuna berresten du.
Gure asmoa: mugaz gaindiko espazioan kultura indartzea. Horretarako, Aquitaine.eus plataformaren gisako lankidetza estrategikoak ditugu, euskal kultur sortzaileen mugikortasuna eta hedapena indartzeko eta Euroeskualde barruko artisten arteko harremanak sortzeko; eta Zubiak mugaz gaindiko irratigintza sustatzeko proiektua.
Gazteria
Gazteak dira euroeskualdeko hiritarren oraina eta etorkizuna. Gazteen mugikortasuna eta elkartrukeak ezinbesteko gaiak dira gure jardunean.
“Euroeskualdeko beka” lurraldeko unibertsitateetako mugikortasuna sustatzeko sortu zen.
Kirola
Hainbat eremutan garatzen dira lurralde osoko nahiz eskualdeen barruko kirol ekintzak. Mugaz gaindiko errugbiaren inguruko lankidetza estrategikoak euskal errugbia sustatzeko mugaz gaindiko marko berria sortzea ahalbidetuko du.
Lau ekintza-lerro hauek «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen deialdiaren bidez garatzen dira, besteak beste.