Forme logo

“Euroeskualdeko ikusentzunezko” saria

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Liburu Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak euroeskualdeko ikus-entzunezkoen inguruko lantalde bat osatzen dute, elkarren ezagutza eta kultur zabalkundea hobetzeko asmoz. Kide diren lurraldeen eta lurraldeko kultur agentzien nahia da ikus-entzunezkoen alorrean dituzten eskumenak partekatzea, euroeskualdean ikus-entzunezko koprodukzioak bultzatzeko eta, aldi berean, eragile ezberdinei aukera berriak proposatzeko.

Beren lanetan, besteak beste, hauek antolatzen dituzte:

  • Mahai inguruak edo hitzaldiak lurraldeko festibaletan
  • Topaketa profesionalak
  • Koprodukzio gidaren argitalpena (2021eko bertsioa hemen eskuragarri da)
  • Ikus-entzunezko saria

 

 

Euroeskualdeko ikusentzunezko saria

2021ean hasita, “Euroeskualdeko ikus-entzunezkoak” sariak Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezko sektorea sustatu nahi du, industria, talentua, lekuak, hizkuntza, historia eta lurraldeko gainerako aberastasunak nabarmenduz. Hiru lurraldeetako eragileei laguntza emateko urrats honek 6.000 euroko aurrekontua du.

Aitzineko urteetan, hauek izan dira sarituak:

  • 2021 : Entre muros, Itziar Mínguez eta Pedro Fuentesena (ikusgai hemen)
  • 2022 : Saisons d’oiseaux, Iris Letterierena (ikusgai hemen)
  • 2023 : El cuerpo de Cristo, Bea Lemarena (ikusgai hemen)
  • 2024 : La revuelta de las putas, Pablo Iraburu eta Amaia Remírez (ikusgai hemen)

2025EKO “EUROESKUALDEKO DOKUMENTAL” SARIA

2025eko saria dokumentalen sorkuntzari buruzkoa izango da eta LAU HAIZETARA koprodukzio foroan izango da, Donostiako SSIFF/Zinemaldia jaialdiaren baitan, 2025eko irailaren 19tik 27ra bitartean. Euroeskualdeko hiru lurraldeetako (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) ekoiztetxeek film labur edo luzeak aurkeztu ahal izango dituzte.

Noiz?

Hautagaitzak: 2025eko martxoaren 6tik apirilaren 7ra
Aukerapena: 2025eko apirilak 30
Pitch saioa: 2025eko irailak 24

Zenbat & non?

Irabazlearen saria :
6 000€
Harrera festibala:
EPE-IBAIA elkarteak antolatzen LAU HAIZETARA

Norentzat?

Partaideak:ekoizpen etxeak
Mota: dokumental
Proiektuak:  film laburrak eta film luzeak

 

Aurkezpen epea amaitu da.

 

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?