Projets financés par l'Eurorégion
Forme logo

2015-2024 : Finantzatutako proiektuak

2011n sortu zenetik, Akitania berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea LLETak handitu eta sakondu egin du bere balio-proposamena, posizio egonkortu batera iritsi arte. Erakundea mugaz gaindiko espazioa osatzen duten herritarren eta bertako eragile sozial, ekonomiko eta instituzional guztien artean partekatutako proiektu baten topagune da, eskualdea garapen jasangarrirako aukerak eskaintzen dituen lankidetza-lurralde finkatu eta kohesionatu bihurtu duena.

Euroeskualdea erakundeak lurraldearen lehentasun estrategikoei erantzuten dieten lankidetza estrategikoak eta proiektuak bultzatzeko egindako ekarpena zenbatu nahi da dokumentu honetan. Hainbat eremutan egindako ekarpena izan da, hala nola, kultura, kirola, hezkuntza, eta eleaniztasuna. Horrez gain, enpresa sarearen garapenerako zein oparotasunerako funtsezkoak diren sektore ekonomikoak eta ezagutza eremua ere landu dira.

Ardatz eta gaikako eremuen arabera antolatuta, dokumentu honek mugaz gaindiko lankidetzarekin lotura duten hiru lurraldeetako eragile politiko, sozial eta ekonomikoentzako gida izan nahi du.

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?