Forme logo

‘Mugaz gaindiko uneak’ argazki lehiaketa

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak urtero egutegi bat argitaratzen du hiru lurraldeetako eskolako opor eta jaiegunekin, mugaz gaindiko jarduera bat egiten duten eragile ekonomiko, politiko eta sozialen arteko koordinazioa errazteko. Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako lurraldeetako kultura- eta paisaia-ondarearen aberastasuna balioesteko eta sorkuntza artistikoa sustatzeko helburuarekin, 2025ko egutegia herritarrek eurek ateratako eta lehen aldiz 2026an egindako «Mugaz gaindiko uneak» lehiaketaren bidez hautatutako argazkiekin ilustratuko da.

‘Mugaz gaindiko uneak’

Euroeskualdeko argazki-lehiaketak Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, inguruneko ondare-aberastasuna artistikoki irudikatzeko helburuarekin. Parte hartu nahi dutenek mekanika honi jarraitu beharko diote:

  • Akitania Berrian, Euskadin edo Nafarroan egindako argazki bat hartu eta aukeratu.
  • Erakundearen webgunean horretarako dagoen formularioa betez bidali (ikusi behean izena emateko baldintzak).
  • Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak betetzea eta Euroeskualdeari baimena ematea argazkia sare sozialetan eta webgunean erabiltzeko, baita 2026ko egutegian ere (online zein inprimatutako bertsioan).

Noiz?

Epea: 2025eko abenduaren 1etik abenduaren 19ra.
Argazkien aukeraketa: 2025eko abenduaren 19an.
Sare sozialetako lehiaketa: 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 5era.

Parte hartu: 

Saria

Irabazlearentzako saria:
Euroeskualdeko produktu gastronomikoen saskia.

12 finalistentzako sariak:
2026ko Euroeskualdeko egutegiaren 5 edizio inprimatu.

Norentzat?

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako biztanleriarentzat

Lehiaketa itxita

 

 

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?