Forme logo

LANEAN – Mugaz gaindiko enpleguaren garapena sustengatu

LANEAN proiektuak mugaz gaindiko enplegu eremu arin eta integratzaile bat sendotu nahi du AFOMEF lurraldean.

Helburu nagusia hiru lurraldeen arteko egiazko enplegu arro komun baten sortzea da, oraindik oztopoak dauden eremu batean: hizkuntza oztopoak, ezberdintasun juridikoak edo mugaz bestalde gertatzen denari buruzko informazio falta.

Praktikan, oztopo horiek eroraraztea da xedea, mugaz gaindiko eremuan langileek, enpresek eta erakundeek aurkitzen dituzten problematikei aterabide zehatzak aurkitzeko.

Proiektuaren hiru ekintzak:

  • Eskulan‑fluxuei, tentsioan dauden sektoreei eta mugaz gaindiko lan‑merkatuaren osagarritasunei buruzko diagnostiko partekatu bat sortzea.
  • Enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte-babesaren eta lan-mugikortasunaren arloetan, arazoak identifikatzeko, lankidetza-akordioak sustatzeko eta irtenbide zehatzak koordinatzeko gai den eragile instituzional eta teknikoen sare operatibo eta iraunkor bat sortzea.
  • Mugaz gaindiko informazio eta orientazio zerbitzu eta tresnen garapena, horien barne mugaz gaindiko enpleguari buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskuratzeko aukera ematea (gai ezberdinei buruzko gidaliburuak, mugaz gaindiko liburuxkak eta baliabide digital eleanitzak), hedapen ekintzak antolatzea (informazio jardunaldiak, leihatila bakarrak, enplegu azokak) eta mugaz gaindiko enplegua sustatzeko jardueren antolatzea, lanbideak deskubritzeko, enplegua bilatzeko eta enpresekin elkartzeko.

LANEAN proiektua: “Akitania‑Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko enplegu eremu baten garapena” proiektu europarra da, Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin eta INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren bitartez finantzatua.

Lau urteko iraupena du eta guztira 2.724.013,07 €‑ko aurrekontua du, horietatik 1.770.608,50 € Europar Batasunak eskainiak.

Partaideak eta kooperazio sarea

LANEAN proiektua Akitania‑Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak koordinatzen du eta mugaren bi alboetako kide‑eragilek parte hartzen dute, hala nola: France Travail Nouvelle-Aquitaine, LANBIDE, Cap Emploi, Mission Locale Pays Basque, Bidasoa bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gainera, lanbide, fiskalitate, gizarte‑segurantza eta langileen babesa bezalako alorretan adituak diren partaide asoziatuen sare zabal batean oinarritzen da, hala nola: CD64, CARSAT, CPAM, DDETS, DDFiP64, URSSAF, SNE, Nafarroako Foru Ogasuna, Gipuzkoako Ogasun eta Finantzen Departamentua, INSS, SEPE-EURES.

Kofinantzaketa europarra

LANEAN proiektuaren % 65 Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu da Interreg VI-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako AFOMEF POCTEFA deialdiaren bitartez. POCTEFAren helburua mugaz gaindiko Espainia‑Frantzia‑Andorra eremuan integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Logo LANEAN

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?