Forme logo

HEZHI – Hezkuntza arloan eleaniztasuna sustatu

HEZHI proiektuak lurraldeko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzen ditu, hizkuntza-oztopoak murriztuz eta mugaz gaindiko lankidetza, mugikortasuna eta integrazioa errazteko.

Proiektua ideia batetik abiatzen da: lurraldeko hizkuntza-aniztasuna aberastasuna da, baina erronka ere izan daiteke hizkuntzen ikasteko aukera-berdintasunari dagokionez. Euskara, frantsesa eta gaztelera ez dira modu homogeneo batean irakasten ez erabiltzen Euroeskualdean, eta horrek irakaskuntza eremu koherente baten eraikuntza mugatzen du.

HEZHIk hezkuntza eredu eleaniztunei buruzko ikerketa eta hedapena sustatzen du, hizkuntza formakuntza programa berrien baita hizkuntza eta kultura edukietan oinarritzen diren eskola eta eskolaz kanpoko trukaketa programa berrien sortzea ere.

Proiektu berritzaile honek lau ekintza nagusi ditu :

  • Jardunbide egokiak identifikatuz eta bisiten bitartez mugako lurraldeetako hezkuntza eleaniztuneko marko teoriko praktikoa sortzea.
  • Irakasleen eta hezkuntzako profesionalen formakuntza eleaniztuna garatzea.
  • Baliabide pedagogikoak eta komunikazio baliabideak sortzea.
  • Hezkuntza mugikortasuneko dispositiboak garatzea eta sustatzea.

Partaideak eta kooperazio sarea

HEZHI proiektua, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak koordinatzen du eta lurraldeko gobernuek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua), goi mailako irakaskuntzako erakundeek (Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea – HUHEZI, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea) eta tokian tokiko heziketa erakundeek eta erakunde kulturalek (Euskal Herriko Ikastolak, Seaska, Euskal Kultur Elkartea – EKE) parte hartzen dute.

Proiektua hezkuntza eta hizkuntza politiketan adituak diren kideen sare batean oinarritzen da ere : Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua (CD64), Gipuzkoako Foru Aldundia, IKAS BI elkartea, Larrun Eskola ikastetxea eta Bordeleko Errektoretza.
Partzuergo orekatu horri esker, mugaz gaindiko espazioan eleaniztasunak dituen erronken aurrean ikuspegi transbertsala eta kolaboratiboa garatu daiteke.

Anbizio handiko ekimen hori koordinatuz, Euroeskualdeak mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta hezkuntzaren kohesio eta berrikuntzaren onerako eleaniztasuna sustatzeko duen eginkizun nagusia berresten du.

Kofinantzaketa europarra

HEZHI proiektuaren (EFA158-04) % 65 Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu da Interreg VI-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako AFOMEF POCTEFA deialdiaren bitartez. POCTEFAren helburua mugaz gaindiko Espainia Frantzia Andorra eremuan integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

HEZHIk lau urteko iraupena izango du, hiru ikasturte, 2025eko irailetik aurrera, eta guztira 3.099.609,35 € ko aurrekontua du, horietarik 2.014.746,08 € Europar Batasunak eskainiak.

 

Logo HEZHI

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?