Forme logo

“Euroeskualdeko ikusentzunezko” saria

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Liburu Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak euroeskualdeko ikus-entzunezkoen inguruko lantalde bat osatzen dute, elkarren ezagutza eta kultur zabalkundea hobetzeko asmoz. Kide diren lurraldeen eta lurraldeko kultur agentzien nahia da ikus-entzunezkoen alorrean dituzten eskumenak partekatzea, euroeskualdean ikus-entzunezko koprodukzioak bultzatzeko eta, aldi berean, eragile ezberdinei aukera berriak proposatzeko.

Beren lanetan, besteak beste, hauek antolatzen dituzte:

  • Mahai inguruak edo hitzaldiak lurraldeko festibaletan
  • Topaketa profesionalak
  • Koprodukzio gidaren argitalpena (2021eko bertsioa hemen eskuragarri da)
  • Ikus-entzunezko saria

 

 

Euroeskualdeko ikusentzunezko saria

2021ean hasita, “Euroeskualdeko ikus-entzunezkoak” sariak Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezko sektorea sustatu nahi du, industria, talentua, lekuak, hizkuntza, historia eta lurraldeko gainerako aberastasunak nabarmenduz. Hiru lurraldeetako eragileei laguntza emateko urrats honek 6.000 euroko aurrekontua du.

Aitzineko urteetan, hauek izan dira sarituak:

  • 2021 : Entre muros, Itziar Mínguez eta Pedro Fuentesena (ikusgai hemen)
  • 2022 : Saisons d’oiseaux, Iris Letterierena (ikusgai hemen)
  • 2023 : El cuerpo de Cristo, Bea Lemarena (ikusgai hemen)
  • 2024 : La revuelta de las putas, Pablo Iraburu eta Amaia Remírez (ikusgai hemen)
  • 2025 : Altxaliliak, Maia Iribarnerena

2026KO “EUROESKUALDEKO DOKUMENTAL” SARIA

2026ko saria dokumentalen sorkuntzari buruzkoa izango da eta FIPADOC koprodukzio foroan izango da, 2026ko urtarrilaren 23tik 30ra bitartean. Euroeskualdeko hiru lurraldeetako (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) ekoiztetxeek film labur edo luzeak aurkeztu ahal izango dituzte.

Noiz?

Hautagaitzak: 2025eko irailaren 25tik urriaren 13ra
Aukerapena: 2025eko urria
Pitch saioa: 2026ko urtarrilaren 28 eta 29an

Zenbat & non?

Irabazlearen saria :
6 000€
Harrera festibala:
FIPADOC

Norentzat?

Partaideak:ekoizpen etxeak
Mota: dokumental
Proiektuak: serieak eta film luzeak

 

 

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?