NAEN Euroeskualdeak mugako pasabide itxiak berriro irekitzeko eskatzen du

03.10.2022

Joan den irailaren 28ko batzorde exekutiboan bildua ziren Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko hiru gobernu kideek, Pirinio-Atlantiko muga normalizatzea nahitaezkoa dela uste dute, itxita geratzen diren muga-pasabideak berriro irekiz eta kontrol sistematikoak bertan behera utziz.

2021eko urtarrilean, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak bederatzi muga itxi zituen terrorismoaren aurkako borrokaren esparruan. Prefekturaren arabera, aldi baterako itixera horiek eragin mugatua izango zuten mugazgaindiko aktibitateen arintasunean eta jarduera ekonomikoetan. 2022ko urriaren hasieran, mugako lau pasabide administratiboki itxita daude oraindik (Larraine, Aldude, Ispegiko pasabidea eta Hendaiako salgaien oinezkoentzako zubia), eta gainerakoak zaintzapean daude.

Mathieu Bergé mugazgaindiko gaietaz eta Euroeskualdeaz arduratzen den eskualdeko kontseilariaren ustez, “Mugaz gaindiko lankidetza sustatzen ari garen momentu honetan, zaila da mugako pasabide batzuk itxita ikustea. Europako biztanleen % 30 mugaldean bizi dira, eta garrantzitsua da herritar horiek beren bizitza normaltasunez bizi ahal izatea. Kontrolek eta mugaren itxierek nabarmen kaltetzen dituzte dauden ekosistema sozial eta ekonomikoak, eta urteetan lan egin dugu harreman egonkorrak eraikitzeko, arintasun, intensitate eta kantitate handiagoan”.

Mugako pasabideen itxierak eta kontrol intentsiboak distortsio ekonomikoa eragiten du eraginpeko eremuetan, eta turismoari, abeltzaintzari, basogintzari, kulturari eta harreman pertsonal eta administratiboei eragiten die. Mugako pasabideen itxiera betikotzeak mugikortasun-arazoak sortzen dizkie normalean, Schengen eremua sendotzearen ondorioz, beren bizitza mugaz gaindiko bi lurralderen artean antolatzen duten pertsonei. Itxiera horiek eragin zuzena dute mugaz gaindiko harremanetan. Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusia den Izaskun Goñik azaldu duenez, “Egoera honek desberdintasunak, frustrazioak eta ulertezintasuna eragiten dizkie herritarrei, mugako pasabide batzuk itxita edo kontrolpean baitaude oraindik, eta beste batzuk, berriz, irekiak”.

Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria den Mikel Antonek honako hau ondorioztatu du: “Neurriak malgutzea ezinbestekoa da, bai langileentzat, bai herritarrentzat. Neurriek bizi-eremuei, eta orohar bizimoduei,  eragiten diete eta ez lukete behar baino gehiago iraun behar. Ikusgarritasun ezak eta neurrien behin-behinekotasunak are gehiago zailtzen dute egoera, eta mugaren igarotze zailari mugazgaindiko lankidetzarekiko eta horren ondorioz sortzen den normaltasunarekiko mesfidantza-sentimendua gehitzen zaio “.

Oroigarri gisa, 2020an, pandemiari lotutako murrizketen esparruan, euroeskualdeko hiru gobernu kideek eskaera bat bidali zieten Frantziako lehen ministroari eta Espainiako Gobernuko presidenteari mugaz gaindiko mugikortasuna mugako eremu batean bizi direnei, lurreko lankidetza-proiektuen esparruan eta osasun arrazoientzat desplazatzen diren pertsonei zabaltzeko. Gutun horren ondorioz, mugaren itxierak mugaz gaindiko herritarrengan eta langileengan izan zuen eragina neurtzen zuen inkesta bat argitaratu zen: galdetutako 2.400 pertsonetatik % 66,9k muga ixtearen eragina jasan zuten.

Egoera horri urte hasieratik Bidasoa ibaiaren inguruan bederatzi etorkin hil direlako kezka gehitu behar zaio.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?