Asteartean, urtarrilak 14, elkartu ziren Euroeskualdearen lurraldeetako JDB duten gazten sektoreko eragile nagusiak, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak “Ezagutzaren ekonomia” proiektuen deialdi barruan finantzatzen duen mugaz gaindiko Danegaz lankidetza proiektu honen bigarren faseari hasiera emateko.
2018an abiarazi zen lankidetza hau aitzindari da JDBko lau gazta moten jatorri deiturak sustatzen: Idiazabal, Erronkari, Ossau-Iraty eta Chabichou du Poitou, hain zuzen ere. Bazkideen artean honakoak daude: HAZI, proiektuaren zuzendaria, Idiazabal JDB; AOP Ossau-Iraty JDB; Fédération Régionale Caprine; Erronkari JDB eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua (INTIA).
Bigarren bilera honetan, sektoreko eragileek Legazpiko Makatza gaztandegia bisitatu zuten; Euskadiko betiko ustiategia, Idiazabalgo JDB duena.
Artzain Gazta elkarteak gaztandegietako langileen osasungintzan duen esperientzia aurkeztu zuen, horixe baita denek partekatzen dituzten erronka ugarietako bat. Gazta mozteko eta esne gatzatua pistoi baten bidez berreskuratzeko prototipo baten funtzionamendua ere agertu zuen, langileei haien zereginetan laguntzen diena. Proiektua 2015ean hasi zen eta lanpostuan mantendu beharreko jarrera egokiak agertzeko hainbat bideo didaktiko ere baditu, fisioterapeuten lankidetzari esker egindakoak.
Bisita teknikoa amaitu ondoren, bazkideak Ordiziako D’Elikatuz turismo-bulegora joan ziren, hiru mintegi aurkeztu eta ekarpen teknikoei hasiera emateko. Lehenengoak “Biologia molekular bidezko gazta moten detekzioa” izenekoak, Mirian Molina Idiazabalgo JDBaren arduradunaren zuzendaritza izan zuen. Bigarrena, “Idiazabalgo JDBaren ibilbidea eta gaztaren inguruko beste esperientzia batzuk”, Leire Arandia D’Elikatuz turismo bulegoko arduradunak aurkeztu zuen. Hirugarren mintegia bi zatitan banatu zen: lehenengoa, elektrizitatea kontsumitu eta ekoizteko beste modu batzuei buruzkoa, Goiener kooperatibako sortze-guneko koordinatzaile den Jokin Castañosek aurkeztu zuen; eta bigarrena Félix Ajuriak zuzendu zuen, artzaina eta Idiazabalgo JDBaren presidenteordea, eta koltzaren erabilera integralaz jardun zuen Idiazabalgo JDB duten gazten ekoizpenerako alternatiba jasangarri gisa.
Lurralde ezberdinetako ustiategiak bisitatzeak eta mintegiak antolatzeak, bazkide guztiek komunean dituzten erronka eta beharrei irtenbideak elkarren artean bilatzea du helburu.
Euroeskualdean JDB duten gazten sare integratu bat sortzeak, Danegaz esaterako, merkatuen beharrizanetara egokitzen lagun diezaieke sare barruko ustiategiei, batzuek besteengandik ikasiz eta guztien lehiakortasuna hobetzea ekarriko duten lankidetzazko irtenbideak eta aukerak bilatuz.