Finalistes Prix Animation Eurorégionale 2024

2024ko Euroeskualdeko animazio sariaren 7 proiektu finalistak

26.01.2024
  • 2024ko Euroeskualdeko animazio sariaren epaimahaiak 7 proiektuak aurretik hautatu zituzten 14 hautagaien artean.
  • Finalistek beren lanak defendatu ahalko dituzte Bordelen (Frantzia) 2024ko martxoaren 5etik 7ra ospatuko den Cartoon Movie‑ren inaugurazio ekitaldiko pitching saioan.
  • Euroeskualdearekiko egiten duten sustapenaz gain, kalitate artistikoa, edukiaren berezitasuna, garapen egoera eta aurrekontua izango dira epaimahaiak kontuan hartutako faktoreak garailea nor den erabakitzeko, zeinak 6.000 euroko saria jasoko duen.

Euroeskualdeko animazio sariaren laugarren edizioko epaimahaiak zazpi proiektu finalista hautatu ditu deialdira aurkeztu diren 14en artean. Erabakia urtarrilaren 27ra arte Biarritzen ospatuko den Fipadoc jaialdian hartu da. Lehiaketa Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko lantaldeak sustatu du, bakoitzaren gobernuekin eta Akitania Berriko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Liburu Agentzia (ALCA) eta Zineuskadirekin batera.

Aukeratutako hautagaiek haien lana defendatu ahalko dute pitching saio batean, Cartoon Movie‑ren inaugurazio ekitaldian, Bordelen (Frantzia) martxoaren 5etik 7ra bitartean ospatzen den animaziozko film luzeen koprodukzio foro europarra.

Sariaren irabazleak 6.000 euro irabaziko ditu, eta martxoaren 5ean aukeratuko da. Epaimahaiak kalitate artistikoa eta edukiaren berezitasuna, baita proiektuaren garapen egoera eta aurrekontua hurrenez hurren baloratuko ditu. Halaber, Euroeskualdearekiko egiten duen sustapena ere sarituko da.

Aurreko edizioetan bezala, sari honek Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdean egiten diren animazio lanen garrantzia azpimarratu nahi du. Horregatik, azken saria lortzeko aukera duten ikus-entzunezko lanek (minisailak, serieak, film laburrak edo film luzeak) gutxienez haien metrajearen % 80a aurkeztu beharko dute formatu horretan.

Aukeratutako proiektuak

Finalisten artean ‘Bush Dog’ daukagu, Gustavo Seinberg‑ek zuzendutako eta Damned Production‑ek ekoiztutako film luze bat. Fabula ekologiko bat da, non bi animalia Amazonako oihanaren suntsipenetik ihesi doazela haien ingurunea salbatzeko eta lagun maiteak berriro ikusteko modua aurkitu beharko duten.

Bigarrena ‘Decorado’ daukagu, Uniko Estudio Creativo-k ekoiztutako Alberto Vázquez-en film luzea, askatasunaren zentzuari buruzko hausnarketa umoretsua eginez eta hurrengo hipotesia planteatuz: zer gertatuko litzateke norbait konturatuko balitz bizitzan inguratzen duen guztia gezurra dela?

Halaber, ‘Korri Kuru Korri’, Agurtzane Intxaurragak zuzendua eta Dibulitoon Studio enpresak ekoiztua. Irungo ospitaleko larrialdi gelan kokatzen da, non Norak, jirafa baten mozorro atzean ezkutatzen den neskak, eta Kuru-k, haur etiopiar batek, elkar ezagutzen duten.

Arena Comunicación Audiovisual-ek ekoiztutako ‘La revuelta de las putas’ lanak Ameliaren (idazle eta aktibista feminista) istorioa kontatzen du.

Beste aldetik ‘Marie Louise’, Xavier Picardek zuzendua eta Pictak CIE-k ekoiztuta, non neskatxa batek hildako herenamonarekin daukan lotura sakona aztertzen den, neskak aitonarekin familiaren etxe zaharrean igarotako udaran zehar haren historia ikasten duen ahala.

SO SAPIENS! Suzanne Chupin eta Marion Auvin-en seriea, Pyramide Production-ek ekoiztu du, eta Hubert-i buruzkoa da, bere antsietate ekologiko atakeak tratatzeko basora bidaltzen duten gizon bitxia, zeinak animaliei gizakion garapen eredu berdina jazartzen dien haien baldintzak hobetzeko.

Azkenik TOMOE daukagu, Cyrille Chauvink-en film laburra, Sun Creature-k ekoiztua. Dantza espresionista bat azaltzen du, non protagonistak, Tomoe-k, bere emozio eta gatazkei aurre egiten dien.

 

Sariari buruz

Euroeskualdeko Ikus-entzunezko Saria 2021an egin zen lehen aldiz, eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko ikus‑entzunezko sektorea sustatzea du xede, industriaren, talentuen, lekuen, hizkuntzaren, historiaren eta lurraldeko bestelako aberastasunen garrantzia azpimarratuz.

2023ko edizioa ikus-entzunezko animazioaren sorkuntza saritzera bideratutako lehena izan zen. Lan saritua Beatriz Lemak zuzendutako eta Unikok ekoiztutako ‘El cuerpo de Cristo’ izan zen. Saria Next Lab Finance & Tech Navarra ekitaldian jaso zuen, eta Bea Lemak idatzi eta ekoiztutako izen bereko komikia egokitzeko proiektua nabarmendu zen. Aurreko edizioetan, Itziar Minguez eta Pedro Fuentes-en ‘Entre muros’ eta Isis Letterier-en ‘Saisons d’oiseaux’ lanak saritu ziren.

Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak aldez aurretik egindako lanari esker, hainbat mahai-inguru egin dira, eta horietako bat Fipadoc-en sartu da, koprodukzioan arrakasta izan duten kasuei buruz mintzatu dena.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?