Gure mugari buruzko informazioa

13.05.2020 Euroeskualdea

Espanian dagoen Frantziako enbaxadak hiritar frantses eta espainolek bi lurraldeetako sarbideari buruzko informazioa ezagutzera eman du.  Besteak beste, lurreko bideak erabiltzea gomendatzen du enbaxadak. Propagazio arriskua murrizteko asmoz, frantziar eta espainiar estatuen arteko sarbidea soilik ondoko kasuetan baimendu dute:

  • Egoitza nagusia Frantzian edo Espainian kokatzen bada;
  • Egoitza nagusira joateko Frantziatik edo Espainiatik pasatu behar bada;
  • Osasun-langileak, betiere COVID-19-aren krisiari aurre egiteko laguntzeko;
  • Merkantzien garraiolariak, marinelak barne;
  • Bidaiarien eta kargamentuaren hegaldiak gidatzen dituzten langileak eta euren ekipazioa, edota bidari gisa doazenak hasierako puntura joateko;
  • Misio diplomatiko eta kontsulareetako langileak, Espainian zein Frantzian egoitza edo bulego duten nazioarteko erakundeetako langileak, D promae bisa edo egoitza baimen berezia duten langileak;
  • Mugaz gaindiko langileak.

Mugaz gaindiko langileen kasuan, eta telelana posible ez den horietan, horiek muga igaro dezakete euren lantokietara joateko. Lan kontratu bat hasi aurretik euste-neurrien eta mugako murrizketen amaiera itxoitea gomendagarria da, Espainian zein Frantzian aldi batez lan egitera mugitzea debekatuta dagoela kontuan izaki.

Mugaz gaindiko langileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Muga igaro behar duten mugaz gaindiko langileei gogorarazi nahi diegu langile baldintzaren froga-agiria aldean eramatea (lan-kontratua, soldata-agiria, txartela…), baita egoiliar froga ere (errolda, NAN) edozein mugako kontrol igarotzeko.

2020ko maiatzaren 13ko datan, Pirinio Atlantikoetan, muga-pasabide baimendu eta irekiak ondokoak dira:

  • A63 autobidea Biriatoutik;
  • 911 departamentu-errepidea Santiago zubitik;
  • 4 departamendu-errepidea Dantxarineatik;
  • 933 departamendu-errepidea Arnegitik.

Informazio gehiagorako, Frantziak Espainian duen Enbaxadaren web gunera jo: https://es.ambafrance.org/Covid-19-rentrer-en-France-entrer-en-Espagne

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?