Encuesta eurorregional

Euroeskualdeak mugaren itxierak hiritarrengan izan duen eragina neurtzeko galdetegia ireki du

08.06.2020 Euroeskualdea

COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak harremanengan zein mailatan eragina izan duen neurtze aldera, Euroeskualdeak ekainaren amaieran aurkeztuko duen txostenaren galdetegia abiatu du. Mugaren itxierak hiritar ezberdinei eragindako albo-kalteak gutxitzeko abiapuntu izatea du xede galdeketak.

Mugako biztanleriarengan gaur egun mugaren itxierak dakartzan kalteen jakitun (familia-, giza-, kultur-, ekonomia-harremanen etenaldia, etab.), Euroeskualdeak testigantza hauek bildu nahi ditu eta mugaz gaindiko errealitate desberdinak ezagutu.

Zentzu honetan, honako galdetegi hau betetzera gonbidatzen zaitugu, mugako hiritar zein langile gisa: hemen

Era berean, galdetegi hau zure ingurukoekin konpartitzeko eskaera luzatzen dizugu, bizipen edo testigantzok hiru lurraldeen arteko egoeraren ikusmolde osotuago bat irudikatu dezaten.

Galdetegia betetzeko epea ekainaren 14a da. Emaitzak ekaina bukaeran argitaratuko den txosten batean ezagutaraziko dira.

Testuingurua

Azken bost urteetan, Euroeskualdeak bere jardueraren hazkunde nabarmen bat bizi izan du proiektuen eta Akitania-Berria Euskadi eta Nafarroa lurraldeen arteko lankidetzen ugaritzean, gai ezberdinen inguruan: formakuntza, enplegua, kultura, berrikuntza, ikerkuntza, mugikortasuna eta garraioa, kirolak, nekazaritza eta abar luze bat.

Horrela, lurraldeko erakunde eta bazkide publiko-pribatuen partaidetzak gora egin du esponentzialki hiru lurraldeetan eta ezinbestekoa zaigu euren gaur egungo egoera ezagutzea, mugaren itxierak beste kideekiko partaidetzan zehaztasunez zein mailatan eragin dien ezagutzea, alegia.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?