COVID-19aren ondorioei aurre egiteko finantza-tresnak egokituko ditu Euroeskualdeak

15.04.2020 Euroeskualdea

COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak lanean dihardu koronabirusak eragindako kalteak arintzeko asmoz.

Gaitzaren ondorio sozioekonomikoak kontuan hartuz, mugaz gaindiko lankidetzaren normaltasunaren berreskurapenean parte aktibo izateko nahia dugu.

Hala, 2014-2020 Plan Estrategikoaren hiru ardatzekiko dugun konpromisoa sendotu dugu (Euroeskualdeko hiritartasuna, Ezagutzaren ekonomia eta Lurralde jasangarria), ez soilik Euroeskualdearen Proiektu-deialdi zein beste finantza-tresnen bitartez, baizik eta mugaz gaindiko lurralde lankidetzan eragile gako bihurtuz.

Horregatik, gure lan eta finantza baliabideak egokituko ditugu COVID-19-aren kalteak txikiagotu eta mugaz gaindiko dinamika berri bat sustatzeko.

Euroeskualdeko lantaldea zuen esanetara dago edozein kontu argitzeko, telefonoz, e-mail zein bideokonferentzia bidez.

 

Erlazionatutako albisteak:

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?