mugaz gaindiko garraioa

COVID-19: mugaz gaindiko garraioaren egoera

25.03.2020 Euroeskualdea

Covid-19 koronabirusaren hedapena mugatze aldera ezarritako neurriei jarraiki, mugaren alde bakoitzeko eragileek zerbitzu publikoaren jarraipena ziurtatu nahian, gidari eta erabiltzaileen segurtasuna jomugan dituzten erabakiak hartu dituzte.

Testuinguru honetan, Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun erakundeak Eskariaren araberako Garraio sistema ezarri du, pertsona zaintzaileak helburu, Chronoplus sareak ematen dituen zerbitzu guneetan. Horrez gain, langile zaintzaile horientzat biziketa elektrikoen zerbitzua doakoa da, mugikortasun autoritateak jakinarazi duenez. Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun erakundearen helburua ezinbestekoak diren lekualdaketak ziurtatzea da, Covid-19-ak eragindako osasun krisiaren testuinguru honetan.

2020ko martxoaren 17tik, Hegobus linea erregularrak mantendu diren arren, zerbitzuaren eskaintza murriztu da. 31 eta 33 autobus-lineek ez dute Irungo geralekuetan zerbitzurik ematen.

  • 31 linea: IRUN Ficoba / Mendibil / San Juan Plaza / Nafarroa geralekuak ez ditu zerbitzatuko. Linearen amaiera geltokia HENDAIA – Nazioarteko Zubia
  • 33 linea: IRUN Behobia geralekua ez du zerbitzatuko. 33 linearen amaiera geltokia Hendaia – Béhobie

Mugaz gaindiko trenbide loturari dagokionez, Euskotren sarearen Topo tren zerbitzuak Irungo geltokiraino soilik emango du zerbitzua. Covid-19-aren hedapena mugatzeko hartutako neurrien ondorioz, trenbide-muga itxita dago eta hala jarraituko du beste abisu bat ematen den arte. Hendaiako geltokian jatorria eta helmuga duten tren guztiak hemendik aurrera Irungo Ficoba geralekuraino iritsiko dira. Apirilaren 6tik aurrera, Lasarte Oria – Donostia – Hendaia lineako korridorean lanegunetan eskainitako tren zerbitzuak %38ra murriztuko ditu Euskotrenek.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?