COVID-19: Mugaz gaindiko langileentzat informazioa

20.03.2020 Euroeskualdea

Covid-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, mugaz gaindiko zenbait langilek telelanajardutera behartuta daude duela aste batzuetatik geroztik.

Eskura daukagun informazioa behealdean adierazten da eta xehetasun gehiago jaso ahala eguneratzen dugu.

Konfinamendu neurriak:

“Herritarrak etxean geratzera behartuta daude, kanpoaldearekiko kontaktua gehien murrizte aldera”. Irteerak baimenduta daude kasu hauetarako:

  • Lanera joateko (telelana posible ez denean),
  • Halabeharrezko desplazamenduetarako. Horregatik, mugimendu oro medikuarenera, janari-dendara (animalien dendak barne), farmaziara, banketxera joateko mugaturik daude.

Enpresek telelana sustatu behartu dute ahal den funtzio gehienentzat, salbuespenik gabe. Hura posible ez balitz, giza urruntzea errespetatu behar da. Aldentze hori posible ez denetan, enpresak itxi egin beharko dira. Funtsezko sektoreetan diharduten enpresek lanean jarraitu ahalko dute, langileen arteko urruntzea bermatzen dutela betiere.

Martxoaren 29an Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak funtsezkoa ez den jarduera ekonomia geratzeko erabakia hartu du, martxoaren 30etik hasita apirilaren 9ra arte, koronabirusak eragindako kutsatze ahalmena murrizteko muturreko neurri gisa.

Mugako kontrolak:

Covid-19 birusaren aurkako borrokan, gure mugetan hainbat kontrol neurri ezarri dituzte autoritateek.

Mugaz gaindiko langileentzat formulario zehatz bat ezarri artean, langile-baldintzaren froga aldean eramatea (lan kontratua, lansari orria, txartela, enplegatzailearen agiria…) gomendatzen diegu langileei, mugako kontrolak igarotzeko. Era berean, bizileku zein erroldatze agiriak aldean eramatea beharrezkoa da.

Esteka honetan, Frantziako agintariek eskatutako lekualdatze profesionalaren egiaztagiria eta nahitaezko lekualdatzearen atestazioa deskarga ditzakezu.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen lekualdatze profesionalaren egiaztagiria esteka honetan deskarga dezakezu.

Bermatutako eskubideak:

  • Akitania-Berrian lan egiten duen mugaz gaindiko langilea

Frantziako Lan Ministeritzak adierazi du mugaz gaindiko langileen lan-kontratuan indarrean mantentzen direla eta horri dagozkion eskubide eta babesak ziurtatzen direla.

Baldin eta enpresa batek, prebentzio neurri gisa, mugaz gaindiko langile bati lanera ez joatea eskatuko balioke, dagokion soldata bere osotasunean mantentzen da.

Enpresak jarduera plan partzial bat aktibatuko baluke, mugaz gaindiko lankideak plan horretaz gozatuko luke gainontzeko lankideek bezainbat.

Haurren zaintzari loturiko prestazio konpentsatzaile bat balego jardueraren estatuan, haurtzaindegien itxiera dela eta, mugaz gaindiko langileak prestazio hori jasotzeko eskubide osoa du.

Horrez gain, giza-laguntzaren ordainketa Caisses d’Allocations Familiales (CAF) erakundearen bitartez egingo dela adierazi du Frantziako gobernuak. Baliabideen hiruhileko aitorpena etorkizunean egin beharko lukeen orori, berau Internet bidez egitea komeni da. Hala ere, bere hiruhileko aitorpena berriztu ezin dezakeen pertsona orori, automatikoki berriztatuko zaio aldez aurretik eskudun den prestazioen ordainketa. CAFek abiatutako mekanismo honek beharrezkoak liratekeen eskubide horien jarraipena ziurtatuko du.

  • Euskadin edo Nafarroan lan egiten duen mugaz gaindiko langilea

    • Zer gertatzen da aldi baterako enplegu erregulazioaren kasuan? Bizitokia Frantzian badu eta mugaren beste aldean lan egiten badu, eta bere enpresak lan-harremana eten edo lanaldia aldi baterako murriztuko balio, konpetentzia kasu honetan Espainiari dagokio. Langabezia prestazioak Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (SEPE) ordainduko dizkio. Egoera honetan, aldi baterako enplegu erregulazioaren (ABEE) ondorioz kaltetuta dauden pertsonek ez dute langabezia prestazioaren eskabidea aurkeztu behar. Enpresa arduratuko da ABEE-a onartuta duelarik, eta diru-laguntza automatikoki ordainduko da.
    • Berreskuratu beharreko ordainpeko baimena: Ministroen Kontseiluak martxoaren 29an 10/2020 Errege Dekretu-legea onartu zuen, zeinaren bitartez funtsezkoak ez diren zerbitzuak ematen dituzten besteren konturako langileei dagozkien berreskuratu daitekeen ordainpeko baimena erregulatzen den. Enpresek ordezkaritza unitarioarekin, sindikatuekin edo langileekin negoziatu beharko dute zein modutan itzuliko dizkien enpresari ordaindu eta eman gabeko jardunaldi hauek. Alarma egoerak dirauen bitartean, langileek euren soldata osotasunean jasoko dute, nola oinarrizko soldata hala eskubidez dagozkien osagarriak. Enpresek, berauei dagozkien kotizazio guztiak ordaintzen jarraituko beharko dute. Dena dela, galdutako ordu hauen berreskurapenak ezingo luke, inolaz ere, legean aurreikusitako egunero aitortu behar diren atsedenaldiak gainditu (12 ordu jardunaldien artean), ezta asterokoak (1,5 egun), ezta indarrean dagoen konbenio kolektiboaren araberako urteko jardunaldiko atsedenaldiak ere. Era berean, lana eta familia bateragarri egiteko eskubideak errespetatu beharko dira, legeek eta estatutuek aitortu bezala. Zortzi lan-jardunaldiak berreskuratzeko epea 2020ko abenduaren 31n bukatzen da.

Zer gertatzen da koronabirusak eragindako gaixotasun-baja kasuetan?

Lan egiteko ezgaitasuna egiaztatzen duen mediku-agiria aurkezteak gaixotasun-baja babestea dakar. Horrela, koronabirusaren kasuan, doktore frantses zein espainiar batek igorritako mediku-agiriak gaixotasun-bajarekiko babes juridikoa aitortzen du.

Mugaz gaindiko langilea berrogeialdian bada eta mediku-agiri bat edukiko balu, ohiko eran ordaindua izango da. Mediku-agiririk izango ez balu, mugaz gaindiko langileak ezinbesteko arrazoia dagoela argudiatu ahalko luke, eta dagokion enplegatzaileari jakinarazi beharko lioke lehenbailehen.

Zer gertatzen da langile baten seme-alaba berrogeialdian bada?

Gai honi buruzko informazio zehatzaren zain gaude.

Telelana eta Gizarte Segurantza:

Zuzenbide europarrak arau apal bat ezartzen du: Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan lan egiten duen pertsona batek herrialde bakar batean soilik kotizatu dezake. Gauzak horrela, mugaz gaindiko herrialde batean lan egiten duen eta telelana bere jatorrizko bizitokian egiten duen pertsona batek gizarte segurantza sistema bakar baten menpe da.

Kasu honetan, mugaz gaindiko langilea bere ohiko lantokiaren herrialdearen gizarte segurantza sistemaren menpeko egongo litzateke, baldin eta bere bizitokian egindako lanak, telelanaren testuinguruan, ez duen bere lan-denboraren edo lansariaren %25 gainditzen.

Atari hori gaindituko balu (hau da, bere lan-denboraren edo lansariaren %25 edo gehiago bere bizitokian lan egiten emango balu), langile horrek bere bizitokiari dagokion gizarte segurantza sisteman izena eman beharko luke, eta filiazio horri dagokion kotizazioa burutu.

  • Koronabirusak dakarren arazoa: zer egin mugarri hori gaindituz gero?

Frantziako Gizarte Segurantza Sailak dio ezinbesteko kasu baten aurrean gaudela. Salbuespeneko egoera batean gaudelarik, telelanak ez du gizarte segurantzaren afiliazioaren aldaketa bat egitera behartzen.

Baldin eta koronabirusaren kasuan ohiko bizitokian egindako telelanak lan-denboraren %25 gainditzen badu, mugaz gaindiko langileak afiliaturiko gizarte segurantza sistemari lotuta jarraitu beharko du, bere lantokiari dagokion gizarte segurantzan alegia (ez dago bere bizitokiko gizarte segurantza sistemara izena eman beharrik).

Datuok Europa mailako gizarte segurantzako arduradunei igorri zaizkie. 

Europar Batzordearen oharra

Mugaz gaindiko langile eta desplazatuei zuzenduriko informazio-txosten bat argitaratu du Europar Batzordeak, COVID-19-aren eraginez Estatu-kideek inposaturiko neurrien harira. Dokumentua, ingelesez emana, esteka honetan aurki daiteke.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?