AdditiValley, Innovmedica eta BigDatia mugaz gaindiko partzuergoek jarduerak dinamizatu eta itxialdiaren amaierarako prest dira

06.05.2020 Jardunbide egokiak

CCI Baiona-Euskal Herrik, Gipuzkoako Ganberak eta Nafarroako Garapen Agentziak, hiruak ala hiruak Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak finantzatutako POLEURO hitzarmenaren proiektu kideak, apirila hasieratik daramatzate mugaz gaindiko partzuergoen kideen batzar birtualak dinamizatzen.

  • AdditiValley-k 13 enpresa eta teknologia-zentro biltzen ditu, gehigarrien fabrikazioan adituak direnak plastiko zein metalezko teknologietan
  • BigDatia-k 8 kide ditu beregain, adimen artifizialean ezagutza dutenak hainbat sektoretan (osasuna, industria, garraioa, finantzak, etab.)
  • InnovMedica neurrira eginiko osasun dispositiboak lantzen dituzten 17 kidek osatzen dute

COVID-19ak eragindako itxialdiaren ondorioz, astero bilkura birtualak antolatu dira enpresek eta teknologia zentroek parte har dezaten, guztira 35 erakunde baino gehiagok osatzen dituzten hiru lurraldeetako partzuergoen eskutik (Pirinio Atlantikoak, Euskadi, Nafarroa). Egitasmo honen helburua partzuergoen arteko dinamika biziberritzea da, ideiak partekatu eta neurrira diseinaturiko irtenbideak proposatzea.

Aurreneko bilkuretan, partzuergoetako kideen egoera ezagutarazi da. Horrela, jarduera maila, hartutako neurri ekonomiko eta administratiboak eta pairatzen ari diren zailtasunak izan dira hizpide.

Kasu gehienetan, telelan estrategia abiatu dute hainbat enpresek. Produkzioaren atalari dagokionez, horietako batzuek COVID-19a gutxiesteko produktuak garatu dituzte eta larrialdi kasuetarako osasungintzako babes-materiala hornitzeari ekin diote zenbaitek.

Tartean, ondoko proiektu eta irtenbideak proposatu dituzte partzuergo-kideek:

  • Maskarillen ekoizpena
  • 3D inpresiodun begi-babesen ekoizpena
  • Arnasgailuetara moldaturiko maskarillak
  • Homologatzeko arnasgailuen ekoizpena

Borondatez ekin diote lanari kide gehienek, baita ekoizpen eta lehengai gastuak beregain hartuz ere. Beste batzuk sare sozialen bitartez erdietsi dute babesletza.

Euroeskualdearen lurraldeko partzuergoen arteko sinergiak zehazteko abagunea eman dute bilkura birtualok. Maiatzaren 11n leuntzekoa den itxialdiaren amaiera jomugan, bilera hauek ideiagintza jardunaldiak bilakatu dira, beste sektoreetan (osasunean, industrian, teknologia berrietan) aurki daitezkeen erronkei aurre egiteko eskaintza sortzea xede. Helburu estrategiko honen inguruan lan-taldeak eratzen ari dira, gaur gaurkoz birtualak direnak.

POLEURO proiektua

COMPETITIV’eko europar proiektuaren ondorioz, 2019eko maiatzaren 31n bukatu zena, mugaz gaindiko hiru partzuergo eratu ziren. Denetara 82 enpresa, teknologia zentro eta elkartek osatzen dituzte hiru partzuergo hauek, dagozkien hiru lurraldeetan zehar: Pirinio Atlantikoak, Euskadi eta Nafarroa. FEDER-POCTEFA funtsak jasotako diru-laguntzak proiektu osoaren %65 finantzatzen du, eta mugaz gaindiko hiru interesguneak honakoak dira:

  • ADDITIVALLEY – Gehigarrien fabrikazioa
  • BIG DATIA – Big Data eta adimen artifiziala
  • INNOVMEDICA Alliance – Neurrira eginiko osasun-dispositiboak

Hitzarmen publiko-pribatu honen helburua hiru kluster hauen jasangarritasuna Euroeskualdeko lurraldean ahalbidetzea da.

Proiektua osatzen duten kideak ondokoak dira:

  • Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbera, COMPETITIV’eko programaren proiektuburu izandakoa;
  • Gipuzkoako Ganbera, COMPETITIV’eko proiektua zuzendu eta Euskal Herriko aktore ekonomikoak identifikatu zituena;
  • SODENA, Nafarroako Ekonomia Garapenerako Agentzia, Nafarroako RIS3 estrategiaren inplementazioan entitate-gakoa izandakoa.

Informazio gehiagorako: http://www.competitiveko.eu/eu/

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?