POCTEFA COMPET’plus proiektuaren lehen urteko balantze baikorra

07.07.2021 Proiektuak

Iragan uztailaren 2an eginiko online mintegian, INTERREG POCTEFA COMPET’plus mugaz gaindiko proiektuak bere lehen emaitzak aurkeztu eta ondorengo urratsak zein izango diren zehaztu ditu.

Online mintegia European Clusters Alliance-eko presidente Antonio Novo Guerrerorekin abiatu zen, sareen erresilientzia indartzearen garrantzia azpimarratu zuena. Erresilientziak krisi egoerara egokitzeko gaitasuna ematen du. Izaskun Gonik, Euroeskualdeko batzorde betearazleko kidea, eta Michel Zubeldiak, Baiona-Euskal Herri Merkataritza Ganberako idazkaria, hiru lurraldeetan klusterren garapena eta Euroeskualde mailako lankietza nabarmendu zuten, biek ala biek.

Lan oparoaren urtea

2020ko urtarrilean COMPET’plus hasi zenetik, helburu nagusia lortzeko hainbat ekintza burutu dira. Helburu nagusia enpresen lehiakortasuna eta ETE-en berrikuntza bizkortzea da, mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez.

Hiru lurraldeetako espezializazio estrategien (RIS3) konbergentzien analisiak aukera guneak identifikatzea ahalbidetu zuen, baita interes komunak eta berrikuntza-erronkak bateratzea ere. Lau gune tematiko definitu ziren : mugikortasun elektrikoa eta hidrogenoa, energiaren hibridazioa, elikadura osasuntsua, eta industriara aplikatutako teknologia digital sortzaileak.

Urtean zehar 6 mintegi online ospatu ziren, 2 lantalde, eta 2 bilkura.

Sasoiko eta tokiko produktuen hazkundea nabarmentzen du egindako lanak. Kultur industria sortzaileari buruzko bi mintegiak eskarian zentratu ziren (gamifikazioa, errealitate birtuala, eta errealitate areagotua), eta mugaz gaindiko balio-kate baten sorreran ere. Interreg EKATE proiektuaren inguruko lanean zentratu zen hibridazio energetikoari buruzko webinarra, autokontsumo energetikoaren eta eguzki-elektrizitatearen kudeaketa bateratu batean zitzana. Era berean, estazio multienergetikoen mugaz gaindiko korredorea ere aipatu zen.

Ondorengo urratsak

Datorren uztailaren 21ean MUBIL Tolosako mugikortasun adimentsu eta jasangarriaren zentroan dauden NAVEAC eta FEBUS bisitatu ditu lantaldeak, proiektu bateratuak identifikatu eta esperientziak mahaigaineratzeko.

Datorren urtean, proiektu-kideek bi berrikuntza-plataformen inguruan lan egingo dute, enpresa sustatzaileen (enpresa handi eta liderrak) eta hornitzaileen (enpresa txiki eta ertainak, ETE) arteko berrikuntza bultzatu asmoz, eskaintza teknologiko bateratu bat sortzeko helburuarekin.

Mugaz gaindiko hiru lurraldeen interes bateratua da merkatuen eta mugaz alde bakoitzeko jardueren beharrizanak hobeto ulertzea eskaintza eta eskaria gerturatzeko asmoz.

 

Online mintegien grabaketak eta PowerPoint bidezko aurkezpenak COMPET’plus web gunean eskuragai daude.

Kontaktua: presse@euroregion-naen.eu

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?