- Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak udako ikastaroa antolatu du Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen hirugarren edizioaren baitan.
Uda Ikastaro horiek hiru lurraldeetako unibertsitate publikoen arteko eta erakunde publikoen arteko lankidetzaren ondorioz gauzatu dira. Ikastaroon helburua elkarrizketa sortzea da eta, halaber, ideiak partekatzea mugaz gaindiko lankietza sustatzeko, mugikortasuna ahalbidetzeko, eta unibertsitateen arteko aliantzen ahalari buruz gogoetatzeko.
Euroeskualdeak antolatutako uda ikastaroa 2024ko uztailaren 15ean izango da, Baionako Cité des Arts gunean, eta “Mugaz gaindiko unibertsitate-aliantzak sortzea, mugako eskualdeen motor gisa“ izango du ardatz. Mugaz gaindiko unibertsitateen arteko lankidetzaren erronkak eta aukerak aletuko ditu, gai horien inguruko testigantzak eta ikusmoldeak partekatuko dituzten zenbait hizlariren bidez.
Jardunaldia Europako Batzordearen hitzartze bidez abiatuko da, baita mugaz gaindiko lurraldeetako goi-mailako hezkuntza oinarri duten estrategia politikoei buruzko hartu-eman baten bitartez ere. Bertan parte hartuko dute Patricia Fanlok, Nafarroako Gobernuko unibertsitate, berrikuntza, eta eraldaketa digitalerako kontseilaria, eta Eusko Jaurlaritzaren goi-mailako heziketako ordezkariren batek.
Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeak ikastaroan izango dira, mugaz gaindiko unibertsitate-lankidetzaren eremuan beren estrategiak, proiektuak, eta programak, bai eta berorien eragina ere, aurkezteko. Lehenbizi, Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak bere unibertsitate-lankidetzarako estrategia aurkeztuko du. Hala, estrategiaren ekintza nagusietako bat den UNINAEN Euroeskualdeko unibertsitate lankidetzarako plataforma digitala ezagutzera emango du, zeinak eskualde ezberdinetako unibertsitateetako langileen arteko sinergiak sustatzea xede duen. Dagoeneko bina topaketa antolatu dira Euroeskualdearen baitan unibertsitate lankidetzarako aukera berriak indartzeko. Bigarrenik, Galicia-Norte de Portugal Euroeskualdeak haren IACOBUS programaren jarraipena aurkeztuko du, zeinak lankidetza eta unibertsitateen, goi-mailako heziketa-erakundeen eta teknologia-zentroen artean giza-baliabideen elkar-trukeak sustatzea dituen helburu.
Leg-UniGR proiektuaren ordezkariren baten parte-hartzeak, bestalde, mugaz gaindiko unibertsitate-sareen azterketa juridikoari erreparatzea ahalbidetuko du, Grande Region unibertsitatearen aurkezpenaren bitartez. Mugaz gaindiko unibertsitate-talde horrek Frantziako, Luxemburgoko, Belgikako eta Alemaniako zazpi unibertsitate bildu ditu. LTC Sareak, mugaz gaindiko laborategi-sareak, gainera, mugaz gaindiko lankidetzaren eraginari helduko dio adibide zehatz bat medio.
Jardunaldia Arku Atlantikoko lankidetzari eta unibertsitate-lankidetzarako sareei buruzko hartu-emanarekin bukatuko da, zeinetan Arku Atlantikoko Batzordeko kide, CRUSOE Sareko ordezkari eta Euskampuseko kide banak parte hartuko duten.
Kontsultatu programa hemen | Izena eman |
Horregatik guztiagatik, akademiakideak, ikasleak, ikerlariak, profesionalak eta interesa duten pertsona oro jardunaldian parte hartzera gonbidatzen ditugu.
Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetan interesa baduzu, aurten eskaintzen diren beste ikastaroak ere hemen kontsulta ditzakezu.
Web guneetako estekak:
- Euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzarako estrategia: Euroeskualdeko lehen unibertsitate foroa eta Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren aurkezpena | Eurorégion Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Navarre (euroregion-naen.eu)
- UNINAEN : Harrera – Euroeskualdea (euroregion-naen.eu)
- IACOBUS programa: IACOBUS | Iacobus (gnpaect.eu)
- Leg-UniGR: https://legunigr.uni.lu/
- Gran Region Unibertsitatea: https://granderegion.net/
- Mugaz gaindiko Lankidetzarako Laborategiak: LTC Sarea | Red de Laboratorios Transfronterizos de Cooperación
- RED CRUSOE: https://redcrusoe.com/
- Euskampus: Hasiera | Euskampus Fundazioa
- Arku Atlantikoko Batzordeko: Comisión Arco Atlántico – Website of the CPMR AAC (cpmr-atlantic.org)
- Inskripzio: Mugaz gaindiko unibertsitate-aliantzak sortzea, mugako eskualdeen motor gisa | UIK
- Beste kurtsoak: Jarduera bilatzailea | UIK