Euroeskualdeko lehen unibertsitate foroa eta Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren aurkezpena

03.03.2022 Euroeskualdea

2022ko Martxoaren 2an Euroeskualdeak  Unibertsitateen arteko 1. Foro topaketa antolatu zuen Donostian. Jardunaldian Euroeskualdearen Unibertsitate Lankidetzaren Estrategia aurkeztu zen. Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako unibertsitateek lan jardunaldi bat osatu dute ezagutza eta kezkak partekatzeko.

Jardunaldiaren buru honako kontseilari hauek izan dira: Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Juan Cruz Cigudosa, Nafarroako gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, eta Gérard Blanchard, Akitania-Berriko Eskualde-Kontseiluko Goi-Mailako Hezkuntza eta Ikerkuntzaren kontseilaria.

Euroeskualdeak antolaturiko ekitaldi honen garrantzia azpimarratu dute kargu publikoek. Izan ere, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania-Berriko unibertsitateen kezkak eta esperientziak partekatzea baimendu du.

Era berean, hiru lan-saio paralelo izan ditu ekitaldiak. Alde batetik, hiru lurraldeetako unibertsitateetako errektore eta errektoreordeen arteko bilera bat, lankidetza erronka eta aukerak baliatzeko xedearekin. Bestalde, unibertsitate ezberdinetatik eratorritako 80 ikerlari baino gehiagok etorkizuneko proiektu bateratuak identifikatzeko saioan izan parte hartu dute. Eta, azkenik, praktiketako eta mugikortasunerako arduradunek bat egin dute Euroeskualdeko unibertsitate-sisteman integrazio areagotu bat lortzeko.

 

Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren aurkezpena

Lan-saioan zehar, Arola Urdangarin Euroeskualdeko zuzendariak Euroeskualdearen Unibertsitate Lankidetzaren Estrategia ezagutzera eman du.

Estrategia honek Euroeskualdeko unibertsitate sistemaren eragileen arteko osagarritasunei etekinak ateratzea du helburu, Euroeskualdea unibertsitate-lankidetzarako aukera-eremu gisa ikusaraziz.

Estrategia eragile ezberdinen ekarpenekin modu partekatuan eraiki da, Euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzak dituen potentzialtasunei eta beharrizanei zuzenean erreparatuz.

Dena dela, Unibertsitate Lankidetzaren Estrategiak Euroeskualdearen eremua osatzen duten goi-mailako zentroen garapen-planetan ez eragozteko oinarrizko printzipioa du abiapuntu, unibertsitateen arteko autonomia errespetatze aldera.

Lankidetzak mugarik gabeko formakuntza eta ikerketaren sustapena ahalbidetuko du, eta ikasleen, irakasleen eta ikerlarien mugikortasuna lagundu. Hala eta guztiz ere, sustapen hori errazteko aldez aurretiko baldintza eragile partaideen elkar-ezagutza bermatzea da, eta horien eskaintzak, proiektuak eta gaitasunak ere. Soilik elkar-ezagutze horretatik sor daiteke anbizio handiko lankidetza dinamika bat, zeinak aktore gehiago eta irismen handiagoko elkarlanak sortuko dituen.

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak rol gako bat jokatuko du Estrategia honetan, Euroeskualdearen guneko unibertsitate-lankidetzaren sustatzaile, katalizatzaile eta erraztaile gisa arituko baita mugaz gaindiko erakundea. Horretarako, laguntza-mekanismoak, diru-laguntzak eta asistentzia eragileen esku jarriko ditu ekintza kolektiboak babestu eta saretzearen bitartez lankidetzaren proiektu eta egitasmo ezberdinak ikusarazteko.

Estrategia hiru lan-ildotan banatzen da: saretzea, ikerketa eta formakuntza, eta mugikortasuna.

  • Saretzea: Saretzea Euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzaren garapeneko eragileak antolatuz emango da. Helburu nagusia aktore nagusiak elkar ezagutu daitezen erramintak eskura jartzea da, esperientzien eta ezagutzaren elkartrukea sustatuz eta lankidetza-proiektu berrien sorrera ahalbidetuz. Saretze honen ereduetako bat Euroeskualdearen unibertsitateen arteko foro topaketa bera da.
  • Ikerketa eta formakuntza: formakuntza eta ikerketa proiektu berriak sustatzea dute helburu, Euroeskualdeko unibertsitate komunitatearekin lankidetzan jardunez. Gradu eta masterretako titulazio bikoitzen formakuntza eskaintza areagotu baten diseinuan eta promozioan jarduteko oinarriak ezartzea du helburu, beraz. Bestalde, Euroeskualdeko ikerketa ekosistemaren promozioan esfortzuak pilatzea bilatzen da, ikerkuntza-sare egonkorrak sortu eta kontsolidatzeko asmoarekin.
  • Mugikortasuna: Euroeskualdeko eremuko ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatzea du xede, gertuko nazioartekotasunari balio erantsi bat eman nahian. Euroeskualdeko bekari ikusgarritasun handiago bat eman nahi zaio, ikasle, irakasle eta ikerlariek heldule-tresna gisa identifikatua izan dezaten.

 

 

Ekitaldia ikusi edo berrikusi

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?