Mugaz gaindiko herritarren bizimoduan mugaren itxierak izan duen eraginari buruzko txostena argitaratu du Euroeskualdeak  

23.07.2020 Jardunbide egokiak

Ekainaren 4tik 14ra bitarte, mugako eta mugaz gaindiko 2.400 biztanle, langile eta proiektu kideek Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen galdetegia bete dute, COVID-19aren krisialdiak eragindako mugen itxierak izan duen eragina neurtze aldera. Galdetegiaren xedea mugaz gaindiko harremanengan mugaren itxierak zein modutan eragin duen ulertzea izan da.

Jasotako testigantzen bitartez, eta mugaz gaindiko bizimoduaren errealitateez jabetzeko, kaltetutako herritarengan mugaren itxierak izan dituen ondorioak murriztea du helburu Euroeskualdeak, hala nola, familia-harremanak, harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak barne.

Galdetegiarenadierazlenagusiak 

Mugazgaindikoherritarrak

  • Erantzun duten pertsonen%56ak astean behin baino gehiagotan gurutzatzen dute muga, eta kopuru horren bostenek egunero edo asteko egun gehienetan igarotzen dute.
  • Mugaz gaindiko pertsonen bi herenek baino gehiagok (%68,4) mugaz bestaldeko joan-etorriak arrazoi sozioekonomikoengatik soilik egiten dituzte. Gauzak horrela, mugaz gaindiko pertsonak gehien bat erosketak egiteko mugitzen dira mugaz bestalde (%79,1), arrazoi pertsonalak direla eta (%59,7); kirola zein aisialdiko ekintzak burutzeko (%49,9), eta kultur jardueretarako (%39,2).
  • Mugaz gaindiko hiru herritarretik bi (%66,9) erabat edo oso kaltetuta azaldu dira mugaren itxiera dela eta. Hamar parte-hartzaileetatik bederatzik (%89,4) hainbat jarduera sozioekonomiko egiteari uko egin diote, mugaren itxiera dela eta.
  • Hamar parte-hartzaileetatik zortzik baino gehiagok (%83,8) mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekotzat edo oso garrantzitsutzat jo dute, mugaz gaindiko baldintzak hobetu eta egonkortu daitezen. Era berean, mugaz gaindiko hiritarren hiru laurdenek (%75,1) mugaz gaindiko jarduera ekonomikoa suspertzea garrantzi handikoa dela adierazi dute, eta hiritarren ia erdiek (%47,9) kirol, kultur eta jarduera sozialak sostengatzen dituzte.

Mugazgaindikolangileak

  • Galdetegia bete duten pertsonen artean, ia herenak (%31,5) mugaz gaindiko langileak Kopuru horren hiru laurdenek ere arrazoi sozioekonomikoak aipatu dituzte egiten dituzten joan-etorrietan. Mugaz gaindiko pertsonen laurdenek baino gehiagok (%27,5) merkataritza, ostalaritza eta turismo sektorean lan egiten du, zerbitzu profesionalen eremuak jarraituta (%14,6).
  • Krisialdi testuinguru honetan, mugaz gaindiko langileek muga igaro ahal izan dute. Hala ere, galdetegia osatu duten mugaz gaindiko langileen bi herenak baino gehiago (%67,5) erabat edo oso kaltetuta azaldu dira mugaren itxiera dela eta.
  • Mugaz gaindiko langileen enpresen erdiek baino gehiagok (%53,3) ohiz kanpoko neurriak hartu dituzte COVID-19aren eraginaren ondorioz: telelana, aldi baterako lan erregulazioak, jardunaldi murrizketak, kaleratzeak, besteak beste. Neurri horien albo-kalteak nabariak izan dira, batez ere aldi baterako lan erregulazio espedienteei dagokienez, finantza arazoei dagokienez, eta lan jardueraren berreskurapena tratatzerakoan. Mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan, bestelako ekintza batzuk proposatu dira mugako langileen bizimoduengan mugaren itxierak izandako eragina ahalbeste murrizteko. Modu horretan, langileen erdiek baino gehiagok (%56,8) adierazi dute lehentasun handikoa dela enplegua eta mugaz gaindiko lana jomuga duten egitasmoetan langileak laguntzea.
  • Hamar langileetatik bederatzik (%91) mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekotzat jo dute euren egoera profesionalak hobera egin dezan.

Euroeskualdekoproiektuak

  • Euroeskualdeko proiektuetako bazkideek adierazi dute hiru proiektutik bat baino gehiago (%37,8) kaltetuta edo oso kaltetuta izan dela COVID-19aren ondorioz. Euroeskualdeko bazkideen ia erdiek (%48,6) adierazi dute mugaren itxierak kalteordain sozialak eragingo dituela beraien lantokietan.
  • Proiektukide europarren %91,9k mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekotzat edo oso garrantzitsutzat jo du, COVID-19ak euren proiektuengan izan duen eragina ahalbeste murrizte aldera

Txostenaren deskarga  

Txostenaren gaztelerazko, frantsesezko, euskarazko eta inglesezko bertsioak eskuragai dira.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?