F-Comp proiektuaren emaitza

28.10.2020 Proiektuak

Gaur Euroeskualdeak 2018ko Ekonomia deialdiaren esparruan finantzatutako FCOMP proiektuaren bukaera ekitaldia ospatu da, non proiektuaren emaitza aurkeztu den.

F-COMP proiektua (konposite funtzionalak) Euroeskualdeko Aeronautika / Aeroespazialaren
ardatz estrategikoan kokatzen da eta NAITEC zentro teknologikoak (Nafarroa), MICROLAN enpresak (Nafarroa), ESTIA Teknologia Aurreratuen Goi Eskola (Akitania-Berria) eta HEGAN kluster aeroespazialak (Euskadi) osatzen dute. Proiektuak 150.500€ko aurrekontua izan du,  Euroeskualdeak diruz lagundutako zatia 71 452,50€koa izanik.

Proiektuaren helburua eskualdearteko eta mugaz gaindiko lankidetza-esparru bat ezartzea izan da, sektore aeroespazialerako eskaintza teknologiko bat sortzeko asmoz. Ideia, hurrengo eremu hauetan hiru lurraldeen ezagutza bateratzea izan da: Material Konposatuak, Elektronika Inprimatua, Fabrikazio Gehigarria ta Zehaztasun Mekanizazioa.
F-COMP kontzeptuak konpositea gailu aeroespazial bati eskatzen zaizkion funtzio asko hartzen dituen egitura bezala birpentsatzea ahalbidetzen du. Ekosistema horrek teknologia-zentroak, klusterrak eta enpresak bildu ditu konposite funtzionalaren ideia horren inguruan. Material aurreratuen, elektronikaren, inprimaketa funtzionalaren eta aeroespazialaren sektorea bildu ditu aterki beraren azpian, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako eskualdeetan dauden egiturak aprobetxatuz. Lanaren ardatza konposite funtzionaleko erakusle bat egitea izan da, hiru bazkide teknologikoen ahaleginak eta ezagutzak batuz fabrikatu dena, eskema honen arabera:

  •  P1

Zirkuitu elektronikoaren inprimaketa

  • P2

Sentsoreak konpositean integratzea

Konposatuaren zatiaren osotasuna aztertzea

  • P3

Sentsoreak pieza konposatuan kokatzea

Mekanizazioa sentsorearen konexioen esposiziora arte

 

Informazio gehiagorako

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?