Passation de présidence Eurorégion 2024

Euroeskualdeak presidentetzaz aldatu eta 1,2 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eragileentzat 2024an

04.03.2024
  • Euroeskualdeak ofizialki antolatu du presidentetza transferentzia Akitania-Berritik Nafarroara, zeinak kargua 2026ra arte onartuko duen.
  • Transferentzia astelehenean egin da, Erriberri herri nafarrean ospatutako Batzar nagusian, eta 2024ko aurrekontu marko berria ere onartu da bertan. Marko honek 900.000 euro bideratuko ditu proiektuen deialdietara eta 300.000 euro lankidetza estrategikoen laguntzei.
  • Hiru lurraldeetako ordezkariek 2023. urteko ekintzen balantzea ere onartu dute, Euroeskualdeak bere Ekintzen txostenean argitaratzen duena hain zuzen. Bertan zehazten dira ekosistemaren ezagutza eta lankidetza indartzeko martxan jarritako ekimen zehatzak (hemen eskuragarri).

Nafarroak astelehenetik aurrera hartzen du Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko (ABEN) presidentetza. Hala adostu zen Erriberriko Gazteluan ospatutako Batzar nagusian. Bertan, Akitania-Berriko presidente den Alain Rousset-en eta Maria Chivite Foru Erkidegoko homologoaren arteko makilaren eskualdatze sinbolikoan izan ziren ordezkariak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bertan zegoelarik.

Eskualdaketa amaituta, Nafarroak Euroeskualdearen lehendakaritza hartuko du 2026ra arte, eta, Chivitek aurreratu zuenez, epe horretan Foru Erkidegoak “Euroeskualdearen gaitasunak sendotzearen eta zabaltzearen” aldeko apustua egingo du, “lankidetzarako tresna baita, gure espazio komuna lehiakorragoa eta solidarioagoa izan dadin laguntzen duena”. Halaber, nabarmendu duenez, “Europa proiektu erabilgarria da Batasun osoko herritarrentzat”; izan ere, “giza balioen defentsarako gotorlekua da, desberdintasunak murrizteko aukera ematen duena, eta benetan konprometituta dago gizateria kolokan jartzen ari diren erronkekin, hala nola klima-aldaketarekin berarekin edo aro digital berriarekin”.

presidentetza transferentzia

2023ko Ekintzen txostena eta 2024rako lan‑lerroak

Aldez aurretik, Euroeskualdeko Batzar nagusiko ordezkariek 2023. urteko ekintzen txostena eta hurrengo urterako aurrekontu marko berria onartu zituzten.

Finantzatutako hogeita zazpi proiektu berriekin, sustatutako zazpi lankidetza eta onartutako ikasle eta doktoregaientzako 93 mugikortasun laguntzekin, 2023a dinamismo handiko urtea izan da. Bereziki, Euroeskualdeak ondarea sustatzeko eta berrikuntza teknologiko jasangarriak garatzeko esfortzua azpimarratu zuen, hala nola Hemendik proiektua, non Euskadiko 30 objektu ikonikoei buruzko erakusketa antolatu zen, edota Cognirob proiektua, zeinak Fabrikazio-Teknologien Elkarte Europarraren Makina-Erreminten 2023ko Berrikuntza Saria irabazi zuen.  Aldi berean, azken urtean zehar Euroeskualdeak bere 2021‑2027 Plan Estrategikoaren garapenarekin jarraitu zuen, baita lurraldeen dinamizazioaren sustapenarekin eta POCTEFA 2021‑2027 programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren koordinazioarekin, zeinak Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa zuzenean eragiten dituen.

2023an, Euroeskualdeak bere ekosistema indartzera bideratutako ekintza multzoa jarri zuen martxan, instituzioaren gertutasuna, gardentasuna eta eraginkortasuna azpimarratuz. Zentzu horretan, proiektu sustatzaileentzako gida idatzi eta argitaratu du, parte-hartzea areagotzeko eta muga arteko ekimenen eraginkortasuna indartzeko asmoarekin. Era berean, Euroeskualdeko Argazkilaritzako lehen Txapelketa sortu da, lurraldeko biztanleriari bere ondarearen irudizko errepresentazioan parte hartzeko aukera emanez. Ekimen guztiak urteroko ekintzen txostenean jasotzen dira, hemen eskuragarri.

2024. urterako, Euroeskualdeak 900.000 euroko aurrekontua bideratuko du eta bi atal nagusitan banatuko da. Lehena, “Euroeskualdeko Biztanleria” deiturikoa, gaurko saioan onartu da eta 500.000 euro bideratuko zaizkio, bereziki kulturari, hizkuntza‑aniztasunari, hezkuntzari, gazteriari, kirolari eta erronka sozial garaikideei lotutako ekintzentzat. Lehen deialdi hau martxoaren 7an irekiko da. Beste aldetik, beste 400.000 euroak “Euroeskualdeko Berrikuntza” deialdira bideratuko dira, iraila amaieran irekiko dena. Horren helburua hiru lurraldeetako espezializazio adimenduneko (RIS4) estrategiak indartzea da.

Bestetik, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak lankidetza estrategikoko proiektuak babesten jarraituko du eta horretarako 300.000 euro utzi ditu ekonomia, kultura, hezkuntza, kirola, osasuna, ikus-entzunekoak edota turismoan muga arteko kidetza berriak sustatzeko. Era berean, “Euroeskualdeko Diru-laguntza” edizio berria aurreikusita dago, 60.000 eurorekin ikasleen eta doktoregaien mugikortasuna sustatzeko mugaren bi aldeetan.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?