Arola Urdangarin habla en el Congreso de los Diputados

Espainiako Diputatuen Kongresuko Berrerairikitze Sozial eta Ekonomikoaren lantaldean parte hartu du Euroeskualdeak

16.06.2020 Euroeskualdea

Ekainaren 12an Espainiako Diputatuen Kongresuko Europar Batasuneko lantaldearen Berreraikitze Sozial eta Ekonomiaren komisioan parte hartu du Euroeskualdeak, Arola Urdangarin zuzendariaren bitartez. Euroeskualdearen lerro nagusiak aurkezteaz gain, COVID-19ak eragindako egoerak mugaz gaindiko lurraldearen errealitate eta beharrizanak mahaigaineratzeko balio izan du mintzaldiak.

Agerraldian zehar, mugaren itxierak mugaz gaindiko biztanleengan izan duen eragina azpimarratu da, eta honek mugaz gaindiko harremanetan izan duen etenaldian. Mugaren itxierarekin ez da soilik pertsonen eta ondasunen mugikortasuna eten, baizik eta mugaz gaindiko famili-bizitzak, eta harreman ekonomiko, sozial eta kulturalak erabat kaltetuta ikusi dira.

Era berean, ekaina bukaeran argitaratuko den txosten bati buruz informatu die Euroeskualdeak diputatuei, mugaz gaindiko biztanleei mugaren itxierak eragindako kalteak murriztea duen txostena. Horretarako, galdetegi bat abiatu du Euroeskualdeak COVID-19aren egoerak mugaz gaindiko harremanak zein mailatan kaltetu dituen neurtzeko. Emaitzok lantaldeari ezagutaraziko zaizkio, txostenaren edukiarenganako interesa erakutsi baitu lantaldeak.

Mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia nabarmendu da, krisialdi egoeran batik bat, Europar Batasuneko kohesioa sustatzeko nahitaezko tresna gisa.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?