COMPET’plus POCTEFA proiektuaren topaketa birtualen amaiera

03.02.2021 Proiektuak

COMPET’ Plus, Akitania-Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren arteko enpresa lehiakortasunaren eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren mugaz gaindiko proiektuak, mugaz gaindiko topaketa birtualak egin ditu urtarrilean eta otsailean. Bertan, proiektuaren lau gaiak jorratuko ziren : energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikadura eta sormen-industriak.

Topaleta birtualek, INTERREG V – POCTEFA programaren bidez Europako FEDER Funtsek finantzatutako COMPET’ Plus programaren edukia azaltzeko eta hautatutako lau sektoreetan dauden joerak eta aukerak ezagutzea permititu dituzte.

Lehen topaketa birtualak (urtarrilaren 12an) eletromugikortasuna (elektrikoa eta hidrogenozkoa) ukan du ildotzat. 93 lagunek parte hartu dute eta CIDETEC, PRAGMA, MOBILITY eta IRIZAR e-MOBILITY enpresek gaiaren potentziala ohartarazi dituzte. Bestalde, Stardust bezalako proiektuak aurkeztuak izan dira.

Bigarren topaketa birtualean (urtarrilaren 19an), parte hartzaileek ACCIONA, REPSOL, ESTIA RECHERCE eta Landare-Olioen frantses institutoa enpresak ukan dituzte entzugai energía hibridazioa buruz.

Urtarrilaren 26an, hirugarren topaketak elikadura osasungarria sukaldaritza kolektiboan jorratu du. NAGRIFOOD, AUSOLAN, INTIA eta ACENA enpresen lekukotasunek sukaldaritzaren joerak eta mugazgaindiko proiektuen garrantzia azpimarratu dituzte, berezi lekuko eta saisoko produktueri dagokionez.

Otsailaren 2ko azken topaketak industria aplikazioetarako animazio birtualeko landidetza aipatu du. Hitzlariek, adibide batzuei esker, errealitate birtual edota handituaren erabilpen industrialaren potentziala aipatu dute. BASQUEGAME, NAUTILUS, NOVA eta INNOVAE enpresen experientziak entzun dira.

Hitzartze eta eduki guziak proiektuaren webggunean aurki daitezke : competplus.eu

COMPET’Plus programa 2022ra arte garatuko da, eta inplikatutako hiru lurraldeetako (Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa) enpresa, zentro teknologiko eta klusterrekin mugaz gaindiko bi berrikuntza-plataforma sortzea du helburu. Enpresa traktoreen (talde handiak edo enpresa liderrak) eta enpresa hornitzaileen (ETEak eta tokiko enpresak) arteko lankidetza-lana sustatzea du xede, eskaintza teknologiko bateratua sortzeko.

Informazio gehiagorentzat, competplus.eu webgunera sartu daiteke.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?