COMPET plus proiektuaren lehen batzorde estrategikoa

08.09.2020 Berrikuntza

runen kokatuta dagoen FICOBAko erakustazokan, irailak 8 dituen honetan, COMPET’plusen lehenengo batzorde estrategikoa antolatu da. Hiru eskualdeetako agintari publikoak ordezkatzen dituen batzorde hau abiapuntu garrantzitsua da COMPET’plus proiektuaren helburuak lortzeko bidean, zeinak enpresen lehiakortasuna eta ETEn berrikuntza sustatu nahi baititu hiru lurralde horien (Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa) artean mugaz gaindiko eta I+G+b-ren alorreko lankidetzaren bidez.  

Batzordearen bilkuran zehar, lehentasunezko lau erabileremuak eguneratu eta berrikusi dira, RIS3tik hartuak (energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikagaiak eta sorkuntza industriak) eta mugaz haraindiko eremuaren lehiakortasunerako eskualde apustuak aztertu eta argitaratu dira, edonork irakurtzeko moduan daudelarik. Zehazki,  balizko zortzi proiektu aztertu dira alor horietan eta azkenik COMPET’plus proiektuaren esparruan garatuko diren lau proiektuak hautatu dira. Honako hauek dira: Energia hibridazioa – Elektro-mugikortasuna elektrikoan eta hidrogenoan – Elikadura osasuntsua – Industria-erabilerarako animazio birtualeko lankidetza-bideak.

Bilkura honetara bertaratu dira, besteak beste, Mathieu Bergé Euroeskualde, Mugaz Gaindiko Lankidetza, Portu eta Aireportuetarako Eskualdeko Kontseilari Delegatua; Bernard Uthurry, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Presidenteordea, Garapen Ekonomiko eta Digitalaren Arduraduna; Jean Louis Valls, PLE-ko zuzendaria; Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako Zuzendaria; Catalina Chamorro, Eusko Jaurlaritzako I+G+b-ren Nazioartekotze arduraduna ; Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendari nagusia; eta Izaskun Goñi, Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren Zuzendari Nagusia. 

Proiektu honek diziplina anitzeko talde bat osatu du, analisi, enpresa, merkatu eta berrikuntza gaitasunak uztartzen dituenak, bost kideren partaidetzaren bidez: Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara (taldeburua), Gipuzkoako Bazkundea, Lehiakortasunerako Euskal Institutua – Orkestra, Nafarroako Garapena – Sodena eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea. 

COMPET’ plus proiektua, zeina 2020 eta 2022 bitartean garatuko den, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) bidez finantzatuta dago % 65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. Hiru lurraldeen arteko mugaz gaindiko garapen jasangarria sustatzeko xedez sortutako europar lurralde-lankidetza programa bat da, hain zuzen

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?