Atalak koreografia proiektuak Euroeskualdearen garapen kulturalera egokitu ditu bere baliabideak

28.04.2020 Jardunbide egokiak

COVID-19aren eraginez egunerokotasuna zeharo aldatu den une hauetan, mugaz gaindiko proiektu-kideek euren jarduna eta akzioak moldatu dituzte. Horietako batzuek beren baliabideak egokitu dituzte proiektuek jarraikortasun bat izan ditzaten konfinamendu egoerak hala behartuta. Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak finantzatutako proiektuen moldaera eredugarriak ezagutarazteko, artikulu sorta bat argitaratuko du Euroeskualdeak, eta horietako lehendabizikoak mugaz gaindiko Atalak Sorkuntza Koreografikoa sarea du aztergai.

COVID-19ak eragindako osasun krisiak dirauen bitartean, kideen arteko sinergiak garatzen mantentze aldera, Atalak mugaz gaindiko koreografia ikerketa eta sormen proiektuak topaketa agenda bat antolatu du konfinamendu sasoian. Topaketa hauek proiektuaren jardueren artean ezarrita zeuden urte honetarako. Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2019tik finantzatutako proiektua da Atalak.

Horrela, apirila, maiatza eta ekaina bitarte sei topaketa antolatu dira mahainguru formatuan, zeinetan kide, laguntzaile, sortzaile eta dantzariek bat egingo duten. Ondoko gai hauek jorratuko dira mugaz gaindiko sarearen barnean:

  • Sormen koreografikorako Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak;
  • Formakuntza eta profesionalizazioa;
  • Itxialdia eta horren ondorioak ekoizpenean eta publikodun ekitaldietan (areto eta jaialdiak);
  • Bitartekaritza, ebaluazioa eta garapena;
  • Dokumentazioa (koronabirusaren krisiak eragindako digitalizazioa).

Denis Santacanaren mintegi-erakustaldi bat ere aurreikusi da, Atalak proiektuaren gela birtualean  leku hartuko duena, ekainean.

Atalak sarea

Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoa sortzaileen proiektuburua da Dantzaz taldea, eta CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerkien Sarea ditu proiektukide. Laguntzaile sare zabal bat ere badauka proiektuak: Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola, Baiona-Biarritzeko Maurice Ravel kontserbatorioa, Vitoria-Gasteizko José Uruñuela kontserbatorioa, SGAE fundazioa, La Fundición eta Azala, besteak beste.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?