Prix Animation Eurorégionale 2024

« La revuelta de las putas » irabazi du 2024ko Euroeskualdeko Animazio Saria

07.03.2024
  • “La revuelta de las putas” film luzea, Pablo Iraburuk zuzendua eta Arena Comunicación Audiovisual enpresak ekoitzia, asteartean, martxoaren 5ean, irabazi zuen 2024ko Euroeskualdeko animazio saria, Bordeleko (Frantzia) Cartoon Movie jaialdian.
  • 6.000 euroko saria jasotako irabazlea pitch saio baten ostean hautatu zen, non zazpi finalistek haien proiektuen defentsa egitekoa aukera izan zuten animazio sektoreko profesionalek osatutako epaimahaiaren aurrean.

“La revuelta de las putas” film luzea, Pablo Iraburuk zuzendua eta Arena Comunicación Audiovisual enpresak ekoitzia da. 2024ko “Euroeskualdea Animazioa” sariaren helburua Akitania-Berriko Eskualdeko lurraldeen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko ikus-entzunezko lankidetza-proiektuak sustatzea da. Akitania-Berriko Agence du Livre, Cinéma et Audiovisuelle (ALCA), Zineuskadik eta hiru gobernu kideek osatutako lantalde baten emaitza hain zuzen ere. Irabazleak 6.000 euroko saria jaso du, bere proiektuaren garapena sustatzeko.

Emaitzak Cartoon Movie jaialdiaren irekiera egunean jakinarazi ziren, Bordelen 2024ko martxoaren 7ra arte ospatzen den animazioko film luzeen koprodukziorako foru europarrean zehazki. 7 finalistak Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko ikus entzuneko lan taldeak sortutako deialditik hautatu ziren, eta haien lanak epaimahaiaren aurrean defendatu ahal izan dituzte antolatutako pitch saioan. Kalitate artistikoa eta edukien berezitasuna, garapen egoera, aurrekontua eta Euroeskualdearen lurraldearen eta berezko talentuaren sustapena izan ziren kontuan hartutako faktoreak.

“Pozik eta oso eskertuta gaude babes honengatik, proiektu honen garapenean are gogo handiagoz lanean jarraitzeko. Sariaz gain, Euroeskualdeari eskertu behar diogu beste sortzaile batzuekin elkartzeko foro bat eraiki izana. Gure proiektua elkarlanekoa da eta konexio horiei esker asko haziko da “dio Beatriz Setuain Arraiza, Arena Comunicación Audiovisual enpresako Produkzio zuzendariak.

Halaber, epaimahaiko kide guztiek hautagaiak zoriondu dituzte beren seriotasunagatik eta proiektuengatik, zeinentzat arrakasta handiena opa diete. “Irabazlea bere gaiagatik, kalitateagatik eta tratamenduaren originaltasunagatik nabarmendu da. Animazioak istorio zintzoa, pertsonala eta zaila kontatzeko balio du; irudi errealekin ilustratu ezin dena. Sariak irabazleari euroeskualdearekiko loturak gero eta gehiago estutzeko eta tokiko animazio-estudioekin zubiak eraikitzeko aukera emango dio, hiru eskualdeetan dagoen talentua ezagutzera emateko”, defendatu dute.

“La revuelta de las putas”, film konprometitua

“La revuelta de las putas”, Pablo Iraburuk zuzendua eta Arena Comunicación Audiovisual ekoiztetxe independenteak ekoitzia, Amelia Tiganus idazle eta aktibista feministaren biografia kontatzen du. Ameliaren orainaren eta iraganaren arteko zubia egiten du animaziozko film luze honek: umetan abusuak jasan zituen Errumanian, salerosketa-sare batean saldu zuten eta bost urtez esplotatu zuten Espainiako hainbat prostituzio-etxetan. Narrazioaren ardatz nagusia Amelia eta bere terapeutaren arteko topaketa sorta bat da. Animazioari esker, Ameliaren iragan ilunean barneratzen da ikuslea, eta egungo gizartearen alderik ilunenari heltzen dio. Filmak Ameliaren energia ere nabarmendu nahi du, bere kontakizun inspiratzaile eta zirraragarria, gizarte bidezkoago baten alde borrokatzera eta pertsona hobeak izateko berrasmatzera bultzatzen duena.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?