Herritarrei zuzenduriko inkesta: “Europa zugandik hurbilago”

16.12.2022

Abenduaren 14tik 21era, Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren mugaz gaindiko herritarrek lurralde-estrategiaren ildo nagusiei buruzko inkestan parte hartzeko aukera dute,  esteka honetan klik eginez. Mugaz gaindiko herritarren partaidetza gakoa da enpleguaren, mugikortasunaren eta eleaniztasunaren ardatzetan jarduera-ildo nagusien eta gaur egungo beharrizanen iritzia zuzenean ezagutzeko, lehentasunezko ardatz estrategikoak baitira Mendebaldeko Eremu Funtzionalarentzat.

Europar Batasuneko (EB) kohesio politikak bere 2021-2027rako erregelamenduan eremu funtzionalen ikuspegia sustatzen du, helburu politiko honekin: “Herritarrekiko gertuagoa den Europa”. Lurralde mota ororen eta tokiko iniziatiben garapen integratu eta jasangarria bultzatzen du eta, horrela, lankidetzaren lurraldetasunari forma berriak erantsiko dizkio. INTERREG POCTEFA 2021-2027 aldiko europar lurralde-lankidetzarako programazio berriaren nobedade handienetakoa da, zeinak finantza-programari balio erantsia ekarriko dion, perimetro murriztuagoan lan egiteko eremu funtzionalen bitartez; eta zeinari interaktibotasun eta interdependentzia maila altua duten bizi-eremu edo lurraldeak dagozkion.

Mendebaldeko Eremu Funtzionala Pirinio Atlantikoetako departamenduko gune euskaldunak, Akitania-Berria eskualdeko Baretous haranak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatzen dute. Akitania-Berriari bi eremu dagozkio: erdialdeko gunea (Aragoi, Biarnoa, Pirinio Garaiak eta Conmingueseko lurraldeek osatutakoa) eta mendebaldeko gunea (Ipar Euskal Herria eta Barétous haranak).

Lurralde adminnistrazioetako plan estrategikoak eta Euroeskualdearen 2021-2027 plan estrategikoa bat datoz lurralde-estrategia bateratua garatu eta martxan jarri beharraz; horrek lurralde-kohesioa eta garapenaren potentziala uztartzea baimenduko ditu-eta. Horrez gain, gaianiztuna den estrategia honek mugaz gaindiko herritarren beharrak asetzeko laguntza emango du, proiektuen egituratzeen bitartez soluziobide konkretuak ekarriko dituelako. Proiektu-egituraketa horiek honakoa baimenduko dute: enplegurako eta formakuntzarako sarbidea erraztuko duten eskari eta eskaintzaren datuak partekatzea, elkar ulertzea lagunduko duen hizkuntzen ezagupena hobetzea, eta joan-etorriak erraztuko dituzten zerbitzu eta azpiegiturak hobetzea, muga egonda ere. 2023 urtetik aurrera, Mendebaldeko Eremu Funtzionalak egiturazko proiektu-dinamika sortuko du, eta ardatz estrategiko horien inguruan identifikaturiko erronkei erantzuna emango die: enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna.

Mendebaldeko Eremu Funtzionala koordinatzeaz, zein datorren urtean lurralde-estrategia martxan jartzeaz, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea arduratuko da, bai eta dispositibo berriaren zein hiru ardatz tematikoetako proiektuen lurralde-animazioaz ere.

 

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?