Lancement Forma NAEN

Forma NAEN: mugaz gaindiko heziketatik lanbideratzera

02.03.2020 Proiektuak

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea aukeren eta mugikortasun profesionalaren espazio gisa ikustea. Forma NAEN dispositiboa argitaratu zen egunean aurkeztu zen ideia hau, otsailaren 21ean, Lanbide eta Artisautzaren Ganbararen Baionako egoitzan. Heziketa da proiektu honen ardatza, ezagutza moduan lehendabizi eta jarduteko gaitasun gisa ondoren, eta proiektuaren azken xedea lanbideratzea da, Euroeskualdean langileak hartzen ari diren sektoreetan eta, bereziki, automobilgintzan.

Jardunaldi hartan zehar, automobilgintzaren eta administrazio-kudeaketaren esparruko lantegi batzuen bidez, partaide diren Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako zentroetan lanbide heziketa burutzen ari diren berrogei ikastunek proiektua ezagutzeko aukera izan zuten. Irakasleek ere izan zuten lantegi batean parte hartzeko abagunea, izotzaldia urtzeko jarduera mota batean oinarrituta, elkar ezagutzeko eta hartu-eman profesionalak abiarazteko xedez.

Prentsaurreko bat ere antolatu zen ekimena jendarteari helarazteko, eta aurkezleak Andde Sainte-Marie (eskualdeko sailburua, Pirinio Atlantikoetako ordezkaria), Iñigo Araiztegui Arraiz (Tknika/Eusko Jaurlaritzako nazioartekotzearen koordinatzailea), Nora Amorena Iturralde (Ikaslaneko lehendakariordea), Esther Monterrubio Ariznabarreta (Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketa Zerbitzuaren zuzendaria), Tomás Rodríguez Garraza (Nafarroako Gobernuko Lanbide heziketaren zuzendari nagusia) eta Arola Urdagarin (Euroeskualdearen zuzendaria) izan ziren.

conférence de presse Forma NAEN

Forma NAEN dispositiboak bi urteko epean, 2020tik 2022ra bitartean, eskaintza kualifikatu bat, jomuga zehatzak dituena eta mugaz gaindiko errealitateei hobeki egokitzen dena garatu nahi du. Horretarako, administrazio-kudeaketaren alorreko mugaz gaindiko prestakuntza modulu bat diseinatu, automobilgintzaren esparruan mugikortasun egiaztatua sortu eta mugaz gaindiko lanbideratzea errazteko hizkuntza-gaitasunak eskuratzea sustatu nahi du.

Proiektuaren amaierara bitartean aurreikusitako ekintzak honako hauek dira:

  • Teknikari administratibo eta komertzialentzako heziketa;
  • Konpetentzien baliokidetasuna eta baliozkotzea automobilgintzaren sektorean;
  • Gaitasun linguistiko teknikoak eskuratzea;
  • Mugaz gaindiko esparrua aukeren espazio gisa balioztatzea.

Ikasleak, irakasleak, enpresak, langileak eta erakunde publikoak proiektuan zehar gauzatuko diren komunikazio-ekintza guztien berri izango dute, ekimenen eta ekintzen emaitzak Euroeskualde osoan denbora errealean hedatu asmoz.

Bazkideak

Proiektu honen garapena honako erakunde hauen arteko lankidetzaren emaitza da; Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea, Pirinio Atlantikoetako Lanbide eta Artisautzaren Ganbara, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua, ZubiGune Fundazioa, Usurbil LHII, Ikaslan Gipuzkoa, TKNIKA eta Akitania Berriko Merkataritza eta Artisautzaren Eskualde-Ganbara.

Ikastetxe ugarik ere hartu dute parte: Paul Bert lanbideen institutua, LGT Saint Dominique, Louis de Foix institutua, Plaiaundi BHI, Don Bosco LHII, Elizondo Lanbide Eskola IIP, Donapea IIP, Virgen del Camino IB eta LHEEI.

Finantziazioa

Forma NAEN «Mugaz gaindiko heziketaren garapena Euroeskualdeko lan-merkatuan lanbideratzea errazteko» izeneko proiektu europarrak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) % 65eko finantzazioa jasotzen du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua mugan dauden inguruneetako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da, horretarako lurraldearen garapen jasangarria sustatzen duten estrategiak erabiliz.

 

Forma NAEN egitasmoari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?