Urtarrilaren 27an, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko Bulego Betearazleak bilera egin zuen 2022ko “Euroeskualde Berrikuntza” proiektuen deialdiaren ebazpena onartzeko.
Euroeskualdeko gobernu kideek mugaz gaindiko lankidetzarako 6 proiektu hautatzea erabaki zuten bertan.
Proiektuen deialdi hau irailean ideki zen, eta Euroeskualdeko funtsezko sektoreetan mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak babestea du helburu, garapen ekonomiko iraunkorra, adimentsua eta integratzailea bultzatzeko. Hautatutako proiektuei esker, mugaren bi aldeetako 20 eragilek lankidetzan jardun ahal izango dute erronka komunei irtenbide berritzaileak aurkitzeko. Aukeraketa hemen dago eskuragarri.
Lurraldeko proiektuak
Hautatutako proiektuak honako hauek estaltzen dituzten euroeskualdeko sektore estrategikoaren arabera banatzen dira:
-
OSASUNA : 3 proiektu aukeratu
BILEBANK 2.0 proiektuak 75.000 euroko dirulaguntza jasoko du, bere 4 bazkideen artean banatuta: Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa (Nafarroa), Miguel Servet Fundazioa (Nafarroa), Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua Elkartea (Euskadi) eta Bordeleko Unibertsitatea (Nouvelle-Aquitaine). Proiektu hau Euroeskualdeak aurretik finantzatutako BILEBANK proiektuaren jarraipena da, eta giza behazunen laginen bankuaren eskualde-estaldura handitzea du helburu, baita behazunaren aplikazio berriak garatzea ere tumore-erantzunaren analisi molekularrerako eta ebaluaziorako.
Bigarrenik, Euroeskualdeak 75.000 euro bideratzen ditu EPINPOC proiektura, eta bertan parte hartzen dute CIC biomaGUNEk (Euskadi), Navarrabiomedek (Nafarroa) eta CNRSk (Nouvelle-Aquitaine). Gaixotasunak goiz detektatzeko proiektu horrek epiopo artifizialen liburutegi bat garatuko du, antigorputzen aurkako epiopo jakin batzuk hautatzeko. Antigorputz epiopoak aurkituz gero, proteinetan oinarritutako txertoak edo farmako berriak sor daitezke.
Azkenik, osasunaren arloan, LEARTIKER (Euskadi), ALPHANOV (Nouvelle-Aquitaine) eta OSF Plastic (Nafarroa) buru dituen LAMIPoC proiektua ere hautatu du Euroeskualdeak, 53.070,55 euroko euroeskualdeko dirulaguntzarekin. Proiektu honek laser teknologia ultra-azkarrak gailu mikrofluidikoen ekoizpen masiborako duen potentziala aztertuko du, ohiko mekanizazio bidezko ekoizpenaren alternatiba bat proposatzeko, gaur egun garestiegia eta konplexuegia baita.
-
FABRIKAZIO AURRERATUA ETA AERONOTIKA : proiektu bat aukeratua
48.516 euroko dirulaguntza emango zaio ADRIENNE proiektuari. Proiektua ANTERAL SL enpresak (Nafarroa), Aeronautika Teknologien Zentroa Fundazioak – CTAk (Euskadi), NAITEC-ek (Nafarroa), eta LISI AEROSPACE Additive Manufacturing – LAAM-ek (Akitania Berria) gauzatuko dute. Espazio-sektorerako fabrikazio gehigarriko proiektu hau VALIDDANTENNESS lehen proiektuaren jarraipena da. Oraingo honetan, ADRIENNE proiektuak fabrikazio gehigarriko teknologia baliozkotu nahi du, satelite txikietan sektore aeroespazialean erabiltzeko antenak eta osagai pasiboak garatzeko.
-
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA : proiektu bat aukeratua
INKUBA SAREA proiektuak 75.000 euro jasoko ditu. Proiektu honen partzuergoa AGOURek (Akitania Berria), AZTIk (Euskadi) eta INTIAk (Nafarroa) osatzen dute. INKUBA SAREAk Food Tech nekazaritza arloan espezializatutako start-up ekosistema bat sortu nahi du, mugaz gaindiko lankidetza sustatuz. Zehazki, proiektuak lankidetza-sare bat, inkubagailu bat, lurralde bakoitzean murgiltzeko programa bat eta mentore talde bat sortzea aurreikusten du, etorkizunean Euroeskualdean nekazaritzako startupak inkubatzen eta bizkortzen laguntzeko.
-
ERAIKUNTZA IRAUNKORRA, ZURA ETA BASOGINTZA: proiektu bat aukeratua
Azkenik, Euroeskualdeak diruz lagunduko du GESTFOREST CO2 proiektua, 71.750 eurorekin. Proiektu hori HAZI Fundazioak (Euskadi), CRPF Nouvelle-Aquitainek eta GAN NIK (Nafarroa) gauzatuko dute. Proiektuak aurreikusten du karbonoaren bahiketa eta biltegiratzea kalkulatzeko metodologia bat garatzea, Euroeskualdeko baso-sektoreari aplikatzeko (bereziki Pirinioetako pagadietan) eta homologatzeko.
Oroigarri gisa, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektu deialdiak 2015ean sortu zen, eta euroeskualdeko ekonomia lehiakorra garatzen laguntzea du helburu, lankidetzako proiektu eragileak abian jarriz.