Prix Documentaire Audiovisuel 2025

Dokumental onenaren Euroeskualdeko sariaren irekiera: mugaz gaindiko zinema dokumentalari bultzada

06.03.2025
  • 2025eko Dokumental onenaren Euroeskualdeko Saria ikus-entzunezko lankidetza sustatzeko sortu da, Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean.
  • Aurten, EPE-IBAIA elkarteak antolatzen LAU HAIZETARA foroaren baitan egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan.
  • Hautagaitzak 2025eko apirilaren 7ra arte aurkez daitezke.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak jadanik zabaldu du 2025eko dokumental onenaren Euroeskualdeko sarian parte hartzeko epea. 6.000 euroko diru-laguntza izanda, sari honek mugaz gaindiko lurraldeetako dokumentalgintza babestea eta sustatzea du helburu.

IKUS-ENTZUNEZKO LANKIDETZAREKIKO KONPROMISOA

Dokumental onenaren Euroeskualdeko sariaren helburua ikus-entzunezko sektorea indartzea eta egituratzea da, bertako talentuak, hizkuntzak, historia eta ondare kulturala balioan jarrita. Hautatutako proiektuek lurraldearen kultur aniztasuna islatu beharko dute, betiere ikuspegi berritzaile eta konprometituarekin.

EKOIZPEN ETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

Akitania-Berrian, Euskadin edo Nafarroan egoitza duten ekoizpen-etxeek euren film luzeen dokumental-proiektuak aurkez ditzakete. Ekoiztetxe horiek lurraldeko hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelania) eta historiarekin edo nortasunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten proiektuek lehentasuna izango dute.

Finalistek Zinemaldirako akreditazioa, bi eguneko mentoring saioak eta pitching saioan parte hartzeko prestakuntza jasoko dute. Beren proiektua LAU HAIZETARA foroaren baitan aurkeztu ahal izango dute, pitch baten bitartez. Hautagaitzak apirilaren 7ra arte aurkeztu daitezke.

SARI IBILtARIA, 2025EAN DONOSTIAKO ZINEMALDIAK HARTUA

2021ean sortu zuen Euroeskualdeak Ikus-entzunezko Saria, lurraldeko sektorea bultzatzea xede, bai eta bertako industria, talentua, paisaiak, hizkuntza, historia eta beste hainbat ezaugarri nabarmentzeko helburuz. Geroztik, lurraldeko jaialdi ezberdinek hartzen duten sari ibiltaria bilakatu da: hasieran, fikzioa ardatz hartuta, gerora, animazioa oinarri, eta, 2025ean, dokumentalgintzan jarri du soa.

Sorreratik hainbat dokumental garrantzitsu saritu ditu aitorpen honek, hala nola, Entre muros (2021), Saisons d’oiseaux (2022), El cuerpo de Cristo (2023) eta La revuelta de las putas (2024).

2025eko edizioak ikusgarritasun berezia izango du, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiari esker. EPE-IBAIA elkarteak antolatzen duen LAU HAIZETARA koprodukzio foroaren baitan egonik, sari honek irabazleei aukera paregabea eskainiko die finantzatzaile eta ikus-entzunezkoen sektoreko adituen aurrean euren proiektua aurkezteko.

Foro hori dokumentalgintzako proiektuak ezagutzera emateko eta industriako harreman gakoak ezartzeko gunea da. Dokumental arloko profesionalentzat ezinbesteko topagunea izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Partekatu

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?